Non gertatzen da elkarrizketa?

Lau egoera, lau elkarrizketa labur.

Elkarrizketa batean hotelean, bezeroa eta harrerako langilea. Beste elkarrizketa batean telefonoz hizketan ari dira bi pertsona. Hurrengo batean, tabernan daude lagunak eta beste elkarrizketan euskaltegiko idazkaritzan ari dira hizketan ikaslea eta idazkaria.

 

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

1.- Telefonoz
Ringgg!
-Bai, esan!
-Juantxo Gutierrez naiz.
-Nor zara? (harriduraz)
-Juantxo Gutierrez. Ikasle bat naiz.
-Ikaslea? (harriduraz)
-Bai, hori euskaltegia da?
-Ez, hau Maria Cristina Hotela da.
-A! Barkatu!

2.- Hotelean
-Arratsalde on!
-Baita zuri ere. Nor zara zu?
-Idoia Agirrebengoa naiz.
-Bakarrik zaude?
-Bai.
-Hamargarren gela. Tori giltza.
-Eskerrik asko.
-gero arte.

3.- Tabernan

-Gabon, Mikel!
-Zer moduz, Garbiñe?
-oso ondo; eta zu?
-Ondo ni ere. Zer da hori?
-Hau whiskia da; eta hori?
-Hau ardoa da.
-Aizu, Mikel, zein da gizon beltz hori?
-Hori Andy Brown da, Real Soziedadeko futbolaria.
-Ummm, oso mutil egokia da!

4.- Euskaltegiko idazkaritzan
-Egun on!
-Baita zuri ere!
-Zein zara zu?
-Roberto Etxekalte naiz.
-A, bai, Roberto. Abizenak? Etxekalte…
-Etxekalte Garaizabal.
-Helbidea?
-Urbieta kalea, 10.
-Ikasketak?
-Maisua naiz.
-Adina?
-24 urte.
-Eskerrik asko.

A1
10-21-1984
16292511
01:33
6032