Jatetxean eta okindegian

Bi elkarrizketa labur, jatetxean eta okindegian. Bezeroak eta dendaria/zerbitzaria hizketan.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

JATETXEAN

ZERBITZARIAK:    Gabon
BEZEROAK:    Baita zuri ere.
ZERBITZARIAK:    Zer nahi duzu afaltzeko?
BEZEROAK:    Entsaladarik badago?
ZERBITZARIAK:    Bai. Zein entsalada mota: letxuga, tomatea, gazta….?
BEZEROAK:    Esparrago-entsaladarik badago?
ZERBITZARIAK:    Baita ere. Esparrrago-entsalada, beraz.
BEZEROAK:    Gainetik, zera, legatzik baduzue?
ZERBITZARIAK:    Ez, legatzik ez, baina atun ederra daukagu.
BEZEROAK:    Ondo da. Atuna saltsan, orduan.
ZERBITZARIAK:    Eta edateko? Ura, ardoa, sagardoa….
BEZEROAK:    Errioxako ardo zuririk badago?
ZERBITZARIAK:    Bai, oso ona gainera. Eta postretarako?
Zera daukagu: Tarta izoztua, gazta, mamia, fruta (sagarrak, mahatsa, meloia, laranjak, piña).
BEZEROAK:    Tarta…tarta izoztua, mesedez.

OKINDEGIAN


EROSLEAK:    Egun on, Mari.
DENDARIAK:    Baita zuri ere.
EROSLEAK:    Zer, gaur baserriko esnerik badago?
DENDARIAK:    Oraindik ez, 11etan helduko da.
EROSLEAK:    Orduan, hiru Ram botila eta bi ogi integral, mesedez.
DENDARIAK:    Integralik ez dago. Ez da oraindik etorri.
EROSLEAK:    Orduan ogirik ez; ez dut ogi zuririk nahi.
DENDARIAK:    Aizu, arrautzak oso freskoak daude, baserrikoak dira.
EROSLEAK:    Ipini dozena bat orduan, eta kobratu.
DENDARIAK:    Tori esnea eta arrautzak. 250 pezeta da guztia.

 

A1
10-23-2008
16292614
6637