detalle dokuteka-generico-fitxa

Zein da sexu-harremanetarako musikarik gustukoena?

Daniel Müllensiefen ikerlari britaniarrak ikerketa bitxia egin du; Sexu-harremanak izateko jendeak gustukoen dituen abestien zerrenda plazaratu du.

Galdera hori bera egingo die Nahiara Gago kazetariak kaleko zenbait pertsonari Euskal Herria Zuzenean telebista-saiorako.

Segidan, berriz, Müllensiefen ikerlariak plazaratu duen abestien zerrenda:

1. Dirty Dancing filmeko abestiak
2. Marvin Gaye: Sexual Healing
3. Ravelen Boleroa
4. Berlin: Take My Breath Away
5. Barry White: Bere diskografiako edozein
6. Queen: Bohemian Rhapsody
7. Kings of Leon: Sex on Fire
8. Robbie Williams: Angels
9. Meat Loaf: Bat Out of Hell
10. Bon Jovi: Livin’ on a Prayer

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ikerlari britainiar batek ikerketa bitxia egin du. Sexu-harremanak edukitzeko jendeak gustuko dituen abestien zerrenda plazaratu du. Nahiara, lehen aipatu didazu Dirty dancing filmeko soinu-banda dagoela, baina zein gehiago ageri dira bertan?
Nahiara Gago.- Bueno, ba, bederatzi kantu falta zaizkit zuri kontatzeko. Dena den, zuri gehien gustatzen zaizkizun kantuak aurreratuko dizkizut. Adibidez, hamargarren postuan zerrenda hau ixten I will always love you, El guardaespaldas film ezagunaren banda daukagu hor bertan. Eta zortzigarren postuan, Sara, zuri izugarri gustatuko zaizun kantu bat: My heart will go on, Titanic film ezagunaren kanta. Banekien gustatuko zitzaizula, banekien.
Sara Gandara.- Nahiara, barkatu atrebentzia, baina zerrendako baten bat al duzu gustuko edo zure kanturik kutunena ez da bertan agertzen?
Nahiara Gago.- Bueno ba, Sara, egia esan, nire kantu kutunena ez da bertan agertzen. Izan ere, ni pixka bat rockeragoa naiz… zu ere uste dut, ez?
Sara Gandara.- Baita, baita.
Nahiara Gago.- Zure kantu kutunena ez dago zerrenda horretan…
Sara Gandara.- Ba… nik esango nuke ezetz, ze nik uste dut gainera, bueno, gero erakutsiko diguzu, ezta? Kalera atera zara galdetzera eta baten batek nire talde kutunetako baten kanta ere aipatu dizu. Kontaiguzu.
Nahiara Gago.- Bueno bai, kalera atera naiz jakiteko Euskal Herrian ba bueno, ze kantu erabiltzen ditugun gure harremanak dauzkagunean eta, bueno, Lau teilatu, Gatibu, Berri txarrak… talde hauek aipatu dizkidate. Begira, Sara …
Harreman sexualak edukitzeko, ze musika jarriko zenuke?
Kaleko mutila 1.- Ez dakit, agian rock gogorra edo punkia.
Kaleko emakumea 1.- Lau teilatu gainean, adibidez.
Nahiara Gago.- Ze klasikoa.
Kaleko emakumea 1.- Klasikoa da, bai, baina… bai, bai. Eta gero Sex bomb-ena ere ona da.
Nahiara gago.- Zein da hori?
Kaleko emakumea 1.- La de Sex bom, sex bomb… hori ere ona da.
Kaleko emakumea 2.- Ba ez dakit, ez dakit... Britney Spears agian ez.
Nahiara Gago.- Zer, orduan?
Kaleko emakumea 2.- Apur bat…
Nahiara Gago.- …mugituagoa?
Kaleko emakumea 2.- …ez…
Nahiara Gago.- …lasaiagoa…
Kaleko emakumea 2.- …erritmoagaz agian.
Kaleko emakumea 3.- Ba ez dakit, igual Gatiburen abesti bat…
Nahiara Gago.- Gatiburen abesti bat, zein abesti?
Kaleko emakumea 3.- Bufff
Nahiara Gago.- Spotify erabiltzen dutenek Dirty dancing-en soinu-banda aukeratu dute.
Kaleko emakumea 1.- Oso ona da hori, hori ere oso ona.
Nahiara Gago.- Horrekin gelditzen zara.
Kaleko emakumea 1.- Bai, bai,the time of my life eta hori…
Nahiara Gago.- A ber nola da kantua?
Kaleko emakumea 1.-I’ve had the time of my life… abesti hori oso ona da.
Nahiara Gago.- Ze polita!
Kaleko emakumea 3.- Ba ez dakit, ez dut entzuten, ez dakit.
Nahiara Gago.- Aurpegia aldatu zaizu.
Kaleko emakumea 3.- Bai, hori buruz ez dakit ezer ez.
Nahiara Gago.- Gu Gatiburekin geldituko gara eta…
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai, Gatibu eta Berri txarrak.
Kaleko emakumea 2.- Dirty dancing ez dut entzuten, ez dakit.
Nahiara Gago.- Ezagutzen duzu kantua?
Kaleko emakumea 2.- Bai, bai.
Nahiara Gago.- Aber, nola da?
Kaleko emakumea 2.- No kantua, baina…
Nahiara Gago.- Tarareroa?
Kaleko emakumea 2.- Ez, orain ez.
Nahiara Gago.- Eta denbora ematen dizu guztiak entzuteko harremanak dituzun bitartean?
Kaleko emakumea 3.- Hori, hori… hor geratzen da, e? hor geratzen da.
Nahiara Gago.- Erdibidean, ezta?


 

detalle2

Document library

B1
10-02-2013

x61pRelaContWAR

16292029
03:09

x61pViewCountWAR

6066

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR