detalle dokuteka-generico-fitxa

Zenbat zapata dituzu etxean?

Euskadi Irratiko Faktoria saioan galdera hau egin zioten hainbat laguni: zenbat oinetako-pare dituzu etxean? Emakume batek emandako erantzuna duzu hemen. Eta zuk ba al dakizu zenbat oinetako dituzun etxean?

 

Ezetz izan irratsaio honetakoak adina!

 

 

 

 

 

 

Irudia: Terri Cnudde, Pixabay

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Kazetaria 1. Maite Eskarmendi moda kontuetan aditu da, berari egingo diogu lehendabiziko galdera. Maite, egun on:

Maite Eskarmendi. Kaixo, egun on!

E1. Zenbat zapata-pare dauzka Maite Eskarmendik?

M. E. Asko (barreak).

K1. Lotsa emateko adina?

M. E. Bai. Bai. Egia esateko, bai. Orain…

K1. Zenbakia eman dezakezu, ausartu zaitezke zenbakia ematera?

M. E. Begiratu. Oraintxe nago juxtu zapatak gordetzen ditudan armairuaren aurrean, eta botak, bakarrik 15 bat bai.

K1. 15 pare?

M. E. Bai.

E. Botak bakarrik?

M. E. Botak, botinak… Ni ere banaiz gordetzen dituen horietako bat. O sea, urteak pasa ahala gordetzen ditut. Gainera, gaur egun, nola gauzak ez diren modaz pasatzen, ba beno: gordetzen nihoa, gordetzen nihoa… Eta gero baita ere batzuk igual ez ditudanak erabiltzen, baina berriak daude, eta pena ematen dit botatzea… Normalean lagunei oparitzen diet, baina badaude beste batzuk ba gordetzen ditudala… ba igual ez dakit batzuk dauzkat zapatak… ni Brasilen denboraldi batean bizitakoa naiz, eta han zapatak eta, larrua oso, oso polita da, merkeagoa da, oso onak dira, eta orduan gordetzen ditut.

Kazetaria 2. Zenbat zapata-pare ekarri zenuen Brasildik?

M. E. Brasildik, puf, hamar bat edo gehiago bai.

K2. Beno, 15 bota-pare, Brasildik ekarritako 10 zapata-pare, 25ean gaude dagoeneko, falta zaizkigu sandaliak, hemen erositako zapatak, takoidunak…

K1. Bai.

M. E. Ba jartzen gara oso kopuru altuan. Eta gainera esaten dizuet lotsa ematen didala.

K2. 70ean igual.

M. E. Ba igual bai. Ze azkenean, begiratu, adibidez, udarakoak eta… Eta gero baita ere kontuan izan behar da gaur egun ez dela lehen bezala, ez? Igual erosten genituen negurako bota-pare bat, horiek txikitu egiten genituen, eta hurrengo denboraldian, hurrengo urtean beste batzuk erosten genituen, ez?

K1. Ya.

M. E.Gaur egun, aukera… Eskurago daude bai prezioarengatik, ze azkenean ez dituzu hain zapata onak erosten, igual bat daukazu zerago dena, edo larruzkoagoa dena, baina gero azkenean ba beno beherapenak direla eta moda-aldaketak, eskura dituzula, gordetzen joaten zaren guzti horiek, ba denak batzen baldin bazoaz, azkenean nik dauzkat bi armairu bakarrik zapatentzako.

K1. Armairua, o sea, zapatentzako bakarrik bi armairu dauzkazu?

K2. 70 pare kabitzeko, pentsa.

M. E. Bai. Bai. Eta gainera ni naiz gainera kaxetan gordetzen dituen horietakoa, denak zainduta… Udarakoak normalean aparte gordetzen ditut eta denboraldi-aldaketa egiten dudanean ba ateratzen ditut. Gertatzen dena da, orain ere udaran botak erabiltzen ditugu, beno, nik behintzat,

K2. Bai.

M. E. Orduan ba, edukitzen ditut ba beno, takoiak adibidez… gaur egun ez ditut erabiltzen, baina bere garaian, bai, ba orduan dauzkat ba takoizko ba… beti gordetzen dituzu, ba zedozer baldin badaukat… ba behintzat horiek edukitzeko, beno, azkenean pilatzen zoaz…

K1. Bai.

M. E. Eta ez dakizu nola desegin… Orain gutxi etxez aldatu naiz, eta zapatak izan dira lan gehien eman didaten… ba arropak baino gehiago, ez.

K1. Beno, Maite Eskarmendi, bi armairu osorik dauzka zapatez beteak.Maite, eskerrik asko hau guztia kontatzeagatik.
 

detalle2

Document library

A1
05-10-2013

x61pRelaContWAR

16289644
00:03:11

x61pViewCountWAR

8285

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR