detalle dokuteka-generico-fitxa

Oinetakoen salmenta gora doa

Estatu Batuetatik dator albistea. Krisiaren erdian hango jendeak asko begiratzen dio diruari eta gauza gehienen salmentak behera egin du, oinetakoena izan ezik. Honek %8 egin omen du gora. Zergatik ote?


 

Hiztegi lagungarria


Begiratu txarra
. Begirada txarra, haserrearen seinale edo. Adibidez: Lankide horrek zer egin dizu, hain begiratu txarra eskaintzeko?

Behar-beharrezkoa erosi. Behar dena soilik erosi, beharreneko gauzak erosi. Adibidez:  Behar-beharrezkoa erosten du, batere kapritxorik ez.

Beheraldi. Merkealdia, beherapenak. Adibidez: Krisia dela eta beheraldiek gehiago irauten dute.

Gainontzekoan behera egin du
. Beste gauzetan behera egin du. Adibidez: Bizimodua oso garesti jarri da, produktu ia guztiak dira garestiago (jana, etxea, bidaiak...), gainontzekoan behera egin du, baina oso gauza gutxi merkatu dira, ordenagailuak, kasu.

Gehien saltzen direnak
. Salduenak. Adibidez: Galtza bakeroak dira gehien saltzen direnak.

Irabaziak. Diru-etekinak. Adibidez: Dendetan bi eratako irabaziak daude, irabazten dena, eta bestea, denei ordaindu ondoren geratzen den irabazia.

Irteerak. Txangoak. Adibidez: Gasteizen hiria ezagutzeko txangoak antolatu dituzte gasteiztarrentzat.

Larru-larrua. Benetako larrua. Adibidez. Jostun  horrek arropa larru-larruarekin egiten du, eta garesti saltzen du.

On horietakoak
. On horien artekoak. Adibidez: Zapata on horietakoak erosi ditut negurako eta ez bi euri-tantarekin hondatzen direnak.

Terapia moduko zerbait
. Terapiaren antza edo itxura duen zerbait. Adibidez: Terapia mota ugari dago, mesedegarriak eta sendagarriak dira gehienak.

Ze lehengoan
. Zeren lehengoan, aurrekoan. Adibidez: Zer, gaur hasiko al zara ikasgaia ikasten, ze lehengoan esan zenidan gaur hasiko zinela. 


 

Download

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
11-12-2009

x61pRelaContWAR

16278752
00:04:17

x61pViewCountWAR

3255

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR