Docutec
Jon eta Jone 89: Non daude bizikletak?
Jone bere lagunekin Burgira joan eta gauean Anderren bizikleta lapurtu diete.
Jon furgoneta hartuta joango zaie bila.
Pi, pi, pi!
Jon.- Bai? Nor da?
Jone.- Jon, ni naiz. Zer egiten duzu oraindik lotan?
Jon.- Zer ordu da?
Jone.- Bederatzi eta erdiak.
Jon.- Mekaguen diez! Ni lo egoten naiz ordu honetan, Jone. Zer demonio nahi duzu?
Jone.- Jon, arazo bat daukagu. Bizikletak lapurtu dizkigute. Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Ba entzun duzuna, bizikletak ostu dizkigutela.
Jon.- Non zarete?
Jone.- Burgin geratu ginen atzo eta gaur goizean almorzatzera joan garenean gure bizikletak jada ez zeuden bertan.
Jon.- Aber, lasai, Jone, esan.
Jone.- Eske (es que) Anderren bizikleta zen!
Jon.- Joder, eta Irene ez dute eraman?
Jone.- Jon, ez daukat brometarako batere gogorik, eh?
Jon.- Bale, bale, eta zer egin behar duzue?
Jone.- Ba beitu (begiratu), pentsatu dugu telefonoa hartu, hara deitu, eta ea bateren batek bere burua eskaintzen zuen gure bila etortzeko.
Jon.- Beno, bale, Jone, lasai, e, ez da nire errua eta. Benga, furgoneta hartu eta joango naiz. Non esan didazu zaudetela?
Jone.- Burgin.
Jon.- Burgin? Baina, erromes-txartela seilatzeko astirik ere ez dizute eman eta!
Tu,tu, tu...
Brummmm!
Jon.- Kaixo, Jone! Zer moduz?
Jone.- Primeran, no te fastidia.
Jon.- Eta Irene?
Jone.- Kuartelilloan dago, salaketa ipintzen.
Jon.- A zer putada, ezta? Hots egin al diozue Anderri?
Jone.- Ba bai.
Jon.- Eta zer moduz hartu du bizikletaren kontua?
Jone.- Beno, telefonoz behintzat ez da larregi haserretu.
Jon.- Begira, han dator Irene. Tira, traste guztiak hartu eta sartu furgonetan. Ez iezadazu jarri aurpegi hori, neska!
Jone.- Ez eidazu (iezadazu) esan zuk zein aurpegi jarri behar dudan, e?
Jone.- Nahi dudan gauza bakarra baineran sartu, afaldu eta pelikula bat ikustea da.
Jon.- Jesus, eta guztiak batera egin nahi dituzu edo?
Jone.- Jon, benetan, ez nago brometarako.
Jon.- Bale, pottoka, Jesus!
Jone.- Ba Anderri bizikleta berria erosi beharko diot.
Jon.- Nahi baduzu lagunduko dizut aukeratzen.
Jone.- Bai?
Jon.- Bai. Badakit, ziklostatik bat erosi beharko diogu, horrela etxeko saloian jarri dezala eta inork ez dio lapurtuko.
Jone.- Grazioso.
Jon.- Pottoka, ez zaitez haserretu. Afaria nik prestatuko dut.
Jone.- Bale.
Jon.- Eta goxo-goxo geratuko gara telebistan pelikula ikusten. Konforme?
Jone.- Eta zer botatzen dute?
Jon.- Ez dakit ba, ea, utzidazu ikusten. Begira zer kasualitatea, Victorio de Sicaren "El ladrón de bicicletas".
