Docutec
'The New York Times'ek Getaria eta Balentziaga museoa hautatu ditu
AEBetako egunkariak Balenciaga Museoa eta Getaria herria 2013 urteko 46 norako turistikoen artean zerrendatu ditu.
Egunkari ezagunak 2013an bisitatu beharreko tokien zerrendan sartu ditu Getaria herria eta Balentziaga museoa.
Gogoan izan Cristobal Balentziagaren gaineko material ugari duzula IKASBIL atarian.
Getariari begira agurtuko dugu gaurko albistegia. Izan ere, The New York Times egunkari ezagunak 2013an bisitatu beharreko tokien zerrendan sartu ditu Gipuzkoako kostaldeko herrixka hau eta Balentziaga museoa.
Mundu osoan bidaiak egiten dituen kazetari batek osatu du zerrenda.
Kontinente guztietako 46 leku aukeratu ditu eta hor jarri ditu Getaria eta Balentziaga museoa.
Gipuzkoako herri honen gastronomia eta bi getariar ezagunenak aipatu ditu: Juan Sebastian Elkano eta Cristobal Balentziaga.
Zorionak hemendik getariarrei. Bihar arte, agur!
