detalle dokuteka-generico-fitxa

Jorge Oteiza

Jorge Oteizaren bizitzaren urrats nagusien berri izango dugu bideo honen bidez: haurtzaroa, Argentina, Arantzazuko apostoluak, Quousque Tandem...

29. zinta / 01:22:07

Transcription:[+] Transcription:[-]

Orio, 1908, urriak 21, Donostiako hotel-jabeen etxera Jorge Oteiza eta Enbil jaio zen.
Orio, jaioterria, herri urruna euskara eman ez zaion umearentzat.

Behin eta berriz esana du Oteizak euskalduntasun galduaren bila eginiko bizitza izan dela berea.
Medikuntza-ikasketak abandonatu eta zeramika eta eskulturgintzan hasten da.
30ean, abanguardistekin harremantzen da. Lagunak ditu, besteak beste, Nikolas Lekuona eta Balentziaga pintorea.
35 garrenean lehenengo bidaia eta ondorengo desherriratzea Argentinan. Itziar Carreñorekin esposatu eta ez dute ondorengorik.
Colon baino lehenagoko artearen eragina, lehenengo hitzaldiak ematen ditu. Agirre lehendakaria ezagutu eta euskal kulturaren berreskurapenean murgiltzen da.
1948, itzulera-urtea. 50.ean lehiaketan irabazten du Arantzazuko estauaria egiteko aukera, lan debekatua eta baztertua.
68.ean ekiten dio berriz, urtebete beranduago amaitzeko. Arantzazu, mugarri euskal kulturgintzan.
Lehenago, 57.ean, Sao Paoloko nazioarteko eskulturaren saria irabazten du. Bere ondotik, Morandi edo Nicholson bezalako artista handiak.
Urtebete beranduago, utzi egiten dio eskulturak egiteari.
“Orain, eskultore naiz azkenean, ez dut zertan errepikatzen ibili beharrik” dio.
63an, Quosque Tandem argitaratzen du, euskal kulturaren kitzikagarri eta eragile nagusietako bat.
Balerdi, Basterretxea, Txillida, Mendiburu, Sistiaga eta beste batzuekin batera, Gaur taldea sortzen du. Ez Dok Amairu laguntzen, hitzaldiak han-hemenka ematen, liburu berriak argitaratzen. Ejercicios espirituales en un túnel eta ¿Existe Dios al Noroeste? dira horietako batzuk.
76an, Veneziako bi urterokoan eskuhartzen du eta hurrengo urtean Euskadi Saria ematen diote.
88an, Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon Jorge Oteiza, Propósito experimental erakusketa gogoangarria antolatzen da, bere lan gehienak bilduta ikusteko izan den aukera bakarra.
Príncipe de Asturias Saria ematen zaio, baina ez da jasotzera joaten. Ordainetan, Cartas al príncipe idazten du.
91.ean emaztea hil eta Itziar, elegía y otros poemas idazten du.
Bere lana eta garrantzia onartua da azkenik eta ugaldu egiten dira erakusketak. Bere izeneko fundazioa Nafarroako Altzutzan eraikitzen hasi ere bai, baina berak poesian, paperaren zurian hartzen du babes.

Sakon maite dut nire herria
sakon dut gorrotatzen
eta sakon ezagutzen.
Sakon dut ezezagutzen
eta ematen diot ene bizia,
nire heriotza ematen diot sakon.
Daukadan guztia
eta gehiago ematen diot,
ez daukadana,
ez naizena ere bai.



 

detalle2

Document library

B2
04-08-2003

x61pRelaContWAR

16283971
00:03:01

x61pViewCountWAR

6025

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR