Docutec
Andoaingo azeri-dantza
San Joan festak dira eta Andoaingo lagunak dantzarako ari dira prestatzen.
Jantzi ahala, egiten ari direna deskribatzen dute dantzariek, kazetariaren laguntzarekin.
Kazetaria. Kontaiguzu, Katto. Nola ari zara janzten, zer ari zara janzten soinean?
Katto dantzaria. Oraintxe, galtzak. Eta alkandora, txukun-txukun.
Kazetaria. Txukun-txukun. Oraindik ez duzu soinean, esan dezagun, prendarik (jantzirik) ikusgarrienak jarri. Deskribatu iezaguzu, ez dakienarentzat, nola jazten den azeri-dantzako partaidea.
Katto. Aurrena, goizean goiz kaltzontziloak.
Kazetaria. Hasteko. Ondo hasteko.
Katto. Hasteko, kaltzontziloak. Eta behar baldin bada, kamiseta barrukoa. Garai honetan ez da beharko. Gero, galtzak edo galtzerdiak; segun, gustura. Gero, alpargatak. Gero, alkandora. Eta…
Kazetaria. ...alkandora zuri harizko dotorea, e, esango dugu.
Katto. Horrela, horrela, nik ez baitakit ondo esaten…
Kazetaria. Galtzak, mila rayadun (marradun) tankerakoak, gris eta beltzak.
Katto. Hori. Hori. Horrela. Horrela. Detaile (xehetasun) horiek zuk kontatu, ikusten ari zara eta.
Kazetaria. Eta soinean blusa gorri-gorria.
Katto. Bai. Hori da: blusa gorria. Ondo ikusteko.
Kazetaria. Eta detailea (bitxikeria), buruan…
Katto. …trapua. Koloredun trapu bat, gure buru handia ondo adornatzeko (apaintzeko).
Kazetaria. Ari zarete prestatzen, gertu (prest) jartzen. Zenbat dantzari aurten?
Katto. Hogei inguru edo, hortxe (gutxi gorabehera).
Kazetaria. Eta zu zeu zenbat urte dantzari?
Katto. Auskalo. Ez dakit, zortzi edo; ez dakit.
Kazetaria. Oraindik zozo samar ikusten zaituztet? Aje handi samarra edo?
Katto. Bueno, nik gehiegi lo egin dut, eta ez nago ohituta; eta okerrago. Eta beste batzuk gutxi lo eginda. Eta hortxe, hortxe dabiltza. Baina ondo, ondo.
Kazetaria. Ari zinen zu txistuan, azeri-dantzako eta doinua gogoratzen, ze(ren) hemen akaso zuk dirigituta (zuzenduta) gainerantzekoak ere hasiko dira.
Katto. Pues seguru. Aber, txistuka denak hasi! Azeri-dantzako doinuak! (txistuka).
Kazetaria. Bueno, eta horretan ari garela, jardun horretan ari direla, topatu dugu hemen Xabier Lasa ere. Bera da, logistika-arduraduna esango dugu. Egun on, Xabi.
Xabier Lasa arduraduna. Egun on.
Kazetaria. Bueno, logistika-arduraduna azken urte hauetan. Zenbat urte aurten azeri-dantzak?
Xabier Lasa. 20ta, 30. urteurrena. 29, 30.a. Bai. 2000. urtean 25.a ospatu genuen, beraz, 29, bai.
Kazetaria. 29.a. Bueno, datorren urterako pentsatu beharko dugu beraz, ekitaldi horrela, dotore eta potoloa egitea. Dena den, bueno, badakigu jantzita zaudela zu, badakigu aztertu duzula baita ere, ba azeri-dantzaren jatorria. Esplikatu iezaguzu pixka bat. Dantza iniziatikoa da, jolas-dantza… Nondik dator azeri-dantza? Berezia da, gainera, Andoaingoa… Andoainen eta Adunan dantzatzen dela esango dugu. Esplikatu iezaguzu.
Xabier Lasa. Bueno, garai batean, nonbait Gipuzkoa erdian edo dantzatzen zen. Ba ez dakit noiztik(an) datorren. Bueno, teoriak daude. Esaten dute, teoria batzuek esaten dute kristau-aurreko zeraren bat ote den, dantza edo jolas, zuk esan duzuna… Gizarte paganotik datorrena edo inauterietatik datorrena edo izan litekeela, ez? Eta garai batean dantzatzen omen zen ia Gipuzkoa osoan. Gero, gertatzen da ba, mendeen poderioz, galtzen joan dela, eta azkenean geratzen da hemen, Andoainen, Adunan, berdin dantzatzen dela… Gero, Zizur, ez, barkatu, zerean, Errenterian ere dantzatzen da: han inauterietan egiten dute, beste modu batera. Baina bueno, dantza azkenean berbera da. Gero, beste azeri-dantza Hernanikoa, baina hori, horrek ere beste eboluzio (aldaketa) bat eduki du, eta azkenean gurearekin ez du zerikusi handirik. Maskuri-dantza deituko genioke guk. Beraiek igual haserretu egingo dira, Hernanikoak. Baina bueno, halakoa da. Bai.
Kazetaria. Halakoa da. Jolasa da esan dugu. Eta batez ere, ikusteko baino gehiago, dantzatzeko dantza esango dugu dela.
Xabier Lasa. Bai. Hori da. Jolasa ere… Azken batean, 7 joko bezala dira. Dantza deitzen zaio, baina bueno, jolasa da azkenean, ume-jolasak edo. Dantza eta jolasa nahastu egiten dena, ez? Eta bueno, hori da, parte hartzeko batez ere, ez? Parte hartzeko eta gainera ez dela… Ba Gipuzkoan ia dantza guztiak oso solemneak dira, ez?, oso zuzen-zuzenak, eta hau, berriz, honek asko ematen du jolasteko, pixka bat inprobisatzeko, elkarren artean zirika aritzeko, hankatik jotzeko, eta bueno, nahiko… Esan nahi dut urtero-urtero dantza desberdina dela, ez?
Kazetaria. Urtero-urtero dantza desberdina da. Ikustera ere jende asko biltzen da, baina batez ere dantzatzeko gogoz-gogoz biltzen dira hemen dantzariak. Eta esango dugu, dantza 12etan hasten den arren, egun osoko juerga (parranda) izaten duzuela zuek, batez ere goiz partean. Orain janzten ari zarete, zure alpargata txukun-txukunak, txuri-txuriak oraintxe janzten. Oraintxe jantzi, eta hamaiketakoa egitera.
Xabier Lasa. Bai. Hori da. Nik uste dut errituala ja(da) bihurtu dela, ez? Goizean goizetik(an) jantzi, hamaiketakoa egin, dantzatu… Egun osoko festa da, ez? Gero, bazkariaren ondoren, hemen, erromeria modukoa egiten dugu ba herrian zehar, tabernaz taberna eta horrela eta. Egia esan, Andoain nahiko, festetarako ere nahiko motela edo apala den herri bat da, eta bueno, gu ikustea 40, ez dakit, aurten gutxiago gara baina 30-40 bat hor dantzan eta saltoka eta, txistulari edo dultzaineroen atzetik ikustea pixka bat harrigarri egiten da Andoainen, ez?
Kazetaria. Bueno, behintzat goiz pasan konpainia egingo dizuegu, eta kontatuko dugu nola ari zareten festaz disfrutatzen.
Xabier Lasa. Ba(da) primeran.
Musika
