detalle dokuteka-generico-fitxa

Arrasateko San Joan Bataiatzaile Deunaren parrokiako momia

Aurki bete-betean izango dira San Joan jaiak Euskal Herriko herri askotan. Horietako bat Arrasaten. Eta festa hori probestu nahi dugu Arrasateko San Joan Bataiatzailea eliza bitxiaz hitz egiteko.

Baditu hiru elementu berezi, bi barruan eta beste bat kanpoan.

 

Ines Ruiz de Otalora

 

Emakume honen momia dago elizako kapera batean, eta debozio handia diote arrastear askok. Bere senarra, Rodrigo Okariz, Felipe II.enaren idazkaria izan zen. Momia hori Arrasatera eraman zutenean, oso-oso egoera onean zegoen. Horregatik jendea hasi zen esaten santu bat zela Ines hori. Kondairak dio edo sinesteek diote Ingumarengandik babesten duela jendea. Inguma loa galarazi nahi duen eta amesgaiztoak sortzen dituen euskal mitologiako jeinua da. Eta Arrasaten hau errezatzen zuten:

Amandre Santa Ines,
bart egin dot amets.
Ona bada, bion partez,
txarra bada, dihoala ihes.   
Amandre Santa Ines, ,
bart egin dot amets.
Ona bada, bion partez,
eta txarra bada, inondako bes.

Santa Inesen momia . Argazkia: Arrasate Zientzia Elkartea.

Batzuek diote errezo hauek ez dutela loturarik Arrasateko momiarekin, baizik Santa Ines katolikoarekin. Batekin zein bestearekin, kontua da loaren inguruko errezo hauek Euskal Herriko herri askotan jaso direla. Toki batzuetan Amandre Ines da protagonista, beste batzuetan San Andres edo San Mames...

 

Hamaika mandamentu dituen dekalogoa

 

Biblian azaltzen da Jaunak Moisesi eman zizkiola israeldarrek bete beharreko 10 mandamentu. Horien ondorio dira katiximan ikasten diren 10 mandamentuak. Ba, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen elizan bat gehiago dute irudi batean: 11. Hamaikagarren horri buruz elizako parrokoari galdetzen ziotenean, hamaikagarren mandamentua “Ez molestatu” dela esaten omen zuen.

 

Elizan dagoen freskoa. Argazkia: Euskal Herria aldizkaria

 

Dena den, begira zer dioen Bibliak: Jauna da nik hori:  “Nik, berriz, hau diotsuet: maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde”. (Mateo 5, 44). Ez da kontu makala!

 

Maritxu Kajoi

 

 

Hirugarren bitxikeria elizaren atzeko aldean dago, kanpoan, eta barruko bi elementuak baino askoz ere herrikoiagoa da: Errosarioko Ama Birjina edo Maritxu Kajoi, 1977az geroztik eta txikiteroei esker, Euskal Herrian izaten den festarik jendetsuenetako baten protagonista.
 

 

 

 

 

 


 

Maritxu Kajoi. Argazkia: Josu Goñi Etxabe

detalle2

Document library

B1
06-19-2014

x61pRelaContWAR

16265412

x61pViewCountWAR

7529

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR