|
HIZTEGI LAGUNGARRIA
Landatu. Landare bat edo hazi bat lurrean ipini, hazteko eta bizitzeko.
Adibidez: Nekazariak haziak landatzen ditu gero uzta jasotzeko.
Negutegi. Berotegia. Barazkiak, loreak, fruta-arbolak, etab. beraien berezko garaitik edota klimatik kanpo landatu eta hazteko leku egokitua. Adibidez: Orain tomatea urte osoan dugu, negutegiei esker, baina ez dira garaiko tomateak bezain goxoak.
Soro. Landatutako lur-saila, ereindakoa. Adibidez: Mesedez, ez zapaldu soroko porru-landareak.
Murriztu. Gutxitu. Adibidez: Azken urte hauetan izugarri murriztu da nekazarien kopurua.
Alor. Saila. Adibidez: Nekazaritzaren alorra larri dabil gurean, arazo askorekin.
Ekoiztea. Sortzea, produzitzea. Adibidez: Ekonomiak ekoizteko eta ekoizpena saltzeko ahalmena behar du.
Landaketa-etekin. Landatzen denak zenbat produzitzen duen. Adibidez: Ortuetan zomorroek kalte handia egiten zuten, eta zomorro horiek akabatuta, landaketa-etekina handitu egin da.
Egosi. Esaterako, uretan irakiten edukita jaki bat prestatu. Adibidez: Patata egosiak gozoak dira, batez ere gatz pixka bat erantsita.
Merkaturatu. Merkatura eraman, saldu. Adibidez: Maiz esan ohi da euskaldunok badakigula ekoizten, baina ez ekoiztutakoa merkaturatzen.
|