detalle dokuteka-generico-fitxa

Bisitatu beharreko lekuak

Gaztea Irratiko audio honetan, munduko 20 lekurik ederrenak omen direnak aipatu dituzte, bizitzan behin gutxienez bisitatu beharrekoak. Ea zenbat ezagutzen dituzun eta dagoeneko zenbat bisitatu dituzun.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA ARTETXE. Gaur Lonely Planet ezagunak egin duen zerrenda ospetsu batekin nator, eta zerrenda horretan, jatorrizko zerrendan, munduko 500 leku ezinbesteko aipatu dituzte; alegia, bisitatu beharreko lekuak badaude munduan, baina ezinbestean bisitatu beharrekoak Lonely Planet-en arabera, 500 dira, baina guk lehendabiziko 20ak ekarri ditugu gaur.
Lehendabizikoa, Kanbodia, Asian dago, Angkor tenpluak. Tenplu hindua da, IX. eta XV. mende bitartean egindakoak.
Bigarrena, Australian dago, Koralezko Harresi Handia da. Hau ezaguna da, munduko koral harresi handiena da: 2.600 km ditu eta 1.800 baino itsas espezie gehiago bizi dira bertan.
Peru, Machu Picchu. Hau inken hiri galdua bezala ezagutzen dena, mitikoa eta bertara igo direnek diote esperientzia harrigarri itzela dela. 2.500 metrotara dagoen mendia da, Peruko Andeetan.
Laugarren postuan, munduan bisitatu beharreko lekua, Txinako Harresi Handia, 21.196 km-ko harresia. Eta hau Koreako mugatik hasita Gobiko deserturaino doa, eta hau ere bisitatu beharrekoa.
Beste bat, Indian Taj Majal monumentua, hau ere bisitatu beharrekoa. Gogoratu, gainera, Taj Mahal, maitasunari eskainitako monumentua dela: gizon batek, enperadore batek, bere emazteari eskainitako tenplua. Zer detailea, e!
6. lekuan, munduan bisitatu beharrekoa bizitzan behin, Estatu Batuetako El Gran Cañon de Colorado (Coloradoko Arroila). Hau bisitatu beharrekoa, ikusgarria da, denok ezagutzen dugu.
7. postuan, Italiako Koliseoa. Koliseo erromatarra, bai Italian, Erroman. Koliseo hau ere harrigarria eta ikusteko modukoa. Mundu modernoko 7 edertasunen artean dago.
Eta hurrengoa ere, 8. postuan dagoen tokia, Argentina eta Brasilen muga horretan dauden Iguazuko ur-jauziak, hauek ere munduko 7 edertasuneko bat dira eta bisitatu beharrekoak.
Urreago, gertuago, Espainian Alhambra.
ESATARIA MUTILA. O, Granadan.
AMAIA ARTETXE. Hiri arabiarra, Granadan, hau ere bisitatu beharrekoa, polita benetan.
Turkiako Hagia Sofia izeneko inguru hori. Bueno, katedral bat da, gaur egunean museo bilakatuta; izan ere, begiratu, 1.520an Sevillako katedrala egin zen arte, munduko handiena zen Turkiako Hagia Sofia hau.
10. postuan, Marruekosen, Marokon, medina de Fez. Hau ba denda eta tailerrez betetako medina bat da, kale txikiekin osatutako labirinto moduko bat. Mundu arabiarretan ezagunak diren medina hauek Marruekosekoa omen da ikusgarriena.
Australiara goaz berriz; izan ere, munduan bisitatu beharreko lekuen artean, 12. postuan, 12 Apostoluak izeneko toki zoragarria da hau. Formazio naturala da, naturak sortutako haitz-figura zoragarria da, eta Australiako hego-ekialdean dago.
Jordanian Petra hiria. Bere berezitasuna, Petraren berezitasuna da harrian zizelkatutako figurak dituela, tailatuta harrian.
14. postuan, Guatemalan, Tikal erreserba naturala. Erreserba naturala eta kulturala da, e, maia-gizartearen hondakin arkeologiko garrantzitsuenak daudelako bertan, eta hau ere Guatemala bisitatu beharrekoa.
ESATARIA MUTILA. Tikal.
AMAIA ARTETXE. Ingalaterran, hau eskuragarriagoa daukagu. Londres, baina bereziki Museo Britainiarra.
ESATARIA MUTILA. The British Museum.
AMAIA ARTETXE. Bertan barruan munduko hainbat gauza aurki ditzakegu: momiak, eskulturak, margoak…
ESATARIA NESKA. Egipto asko, behintzat, bai.
AMAIA ARTETXE. Egia da. Bueno, gertuago baita ere, Bartzelonan, Sagrada Familia.
ESATARIA MUTILA. Hau ere bukatutakoan oso polita geratuko da.
AMAIA ARTETXE. Ea egun batean amaitzen duten. Zeelanda Berrian, Fiorland parke nazionala. Begira, Maiderrekin hitz egiten egon naiz lehen, berako Zeelanda Berria bisitatu du orain uztailean, eta esaten du zoragarria dela.
Grezia, Edurne, Santorini. Bisitatu beharreko uhartea, bai edo bai. Zikladeen artxipelagoan Santorini uharte ikusgarriena da.
Eta amaitzen joateko, Ekuadorren Galapago uharteak, naturazaleek eta, batez ere, urpekaritza maite dutenek Galapagoak bisitatzen dituzte, behintzat bizitzan behin. Eta amaitzeko, Australiara goaz; 20ko zerrenda honetan Australia 3 aldiz agertu da. Kasu honetan Arte Berri eta Zaharraren museoa aipatzen da bisitatu beharreko leku bezala. Hau Tasmanian dago eta bere berezitasuna leihorik ez duela da, aizue, museo bat leihorik gabea.

detalle2

Document library

B2
09-02-2015

x61pRelaContWAR

16270270
00:04:49

x61pViewCountWAR

7080

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR