detalle dokuteka-generico-fitxa

Zoriontsu izateko zenbait txoko

Gaztea irratiko irratsaio honetan, Antton Telleriak sei leku aipatzen ditu, bidaiatzeko zoragarriak direnak. Batzuk Euskal Herritik gertu daude, beste batzuk urruti; tartean badira leku exotikoak eta baita hiri handiak ere. Ea zenbat ezagutzen dituzun.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON TELLERIA. Gaur, gainera, leku zoriontsuetara bidaiatzera goaz.
ESATARIA MUTILA 1. Oi, zer polita!
ANTTON TELLERIA. Sei lekuren rankingtxo bat.
ESATARIA NESKA. Bale!
ANTTON TELLERIA. Vanuatu izeneko leku batekin hasita. Hau dago Australiatik 1.700 km ingurura.
ESATARIA MUTILA 1. Hego alderago oraindik?
ESATARIA MUTILA 1. Bai, hori da. Oso leku polita.
ESATARIA NESKA. Oso leku polita da, paradisiakoa.
ANTTON TELLERIA. Hori ikusita, egongo ez zara ba zoriontsu.
ESATARIA NESKA. Bai, duda barik.
ESATARIA MUTILA 1. Ordu pare batean oso ondo, baina…
ANTTON TELLERIA. Bertako jendeak bizi-itxaropena ere oso luzea omen dauka. Beraz, igual, bertara joanda, luzeago biziko ginateke, ez da txarra.
ESATARIA MUTILA 1. Vanuatu.
ESATARIA NESKA. Naturarekin harreman oso estua daukate. Oso ohikoa izaten da, gainera, horrelako lekuetan zoriona eta harmonia dagoen lekuetan naturarekin harreman handia izatea.
ESATARIA MUTILA 1. Bale!
ANTTON TELLERIA. Harea zuria, hamakak eta giro mundiala. Festa asko egiten omen dira, gainera, ez pentsa hau aspergarria denik. Hango familiek eta elkartzeko ohitura handia omen daukate.
ESATARIA MUTILA 1. Vanuatu!
ANTTON TELLERIA. Bigarrena, hau lekua bera, igual, ez da hain zoriontsua, baina izena Happy dauka. Happy izeneko leku bat badago Texasen.
ESATARIA MUTILA 1. Texasen?
ANTTON TELLERIA. Rollo turistikoa da western-film batean edo barneratzea, giro horretan murgiltzeko aukera badago: badaude kanoiak, badaude bufaloak, zaldiz ibil zaitezke…
ESATARIA MUTILA 1. Han happy zara jaun-andreok.
ANTTON TELLERIA. Jauzi egin eta hirugarrenera: Montrealera.
ESATARIA MUTILA 1. Hombre! Kanadara goaz.
ANTTON TELLERIA. Quebec-en dago. Hiru kontu esaten dira, bereziki: garbia dela, oso leku garbia; oso fresh, oso giro berezia dagoela eta kultura anitzak.
ESATARIA NESKA. Bale!
ANTTON TELLERIA. Orduan, hau guztia batuta jendea zoriontsu bizi omen da bertan. Uztailean, Quebecen, Montrealen, umore-jaialdi ezagun bat egiten omen da eta, bereziki, orduan omen da hiria zoriontsu. Beraz, bisitatu behar izanda, uztaila oso fetxa egokia. Su artifizilak, txotxongiloak eta kale-ikuskizunak barra-barra omen daude.
ESATARIA MUTILA 1. Begira! Hurrengo lekua, laugarrena, Antonio.
ANTTON TELLERIA. Bhutan izeneko Asiako leku bat.
ESATARIA MUTILA 2. Phutan?
ANTTON TELLERIA. Paretetan zakil erraldoi batzuk daude margotuta.
ESATARIA MUTILA 2. Ez esan gehiago, Antton.
ESATARIA NESKA. Antton, hori non?
ANTTON TELLERIA. Asian, Buthan. Monasterioak eta monje-giroa eta oso deskonektatuta omen dago, baina, aldi berean, sexuarekin lotura handia dute. Bosgarrena, Andorrara goaz. Bizi-itxaropen luzeena hemen dago: 82 urte eta erdi bizi omen da bertan jendea.
ESATARIA MUTILA 1. Mekaguen zotz!
ANTTON TELLERIA. Bi planaren konbinazioak egiten omen du ospetsu: ba neguan eskiatu
ESATARIA MUTILA 1. Elurra.
ANTTON TELLERIA. Eta udan mendian ibili, paseotxoak eman eta Pirinioetako aire horrek ematen omen dio kutsu berezi bat. Gerrarik ez dute izan azken 700 urteetan.
ESATARIA MUTILA 1. Jo, ze ona, ze jende baketsua!
ANTTON TELLERIA. 6.a, Kolonbia. Hemen oso sonatua izaten da arazoak: narkoa, gerrillak eta…
ESATARIA MUTILA 2. Bai, bai.
ANTTON TELLERIA. Hori kenduta –hau puntualizazio garrantzitsua da–, hori kenduta oso leku zoriontsua da. Energia oso positiboa eta kolore asko.
ESATARIA MUTILA 1. Baina hori non?
ANTTON TELLERIA. Kolonbia osoan.
ESATARIA MUTILA 1. Osoan? Bogota… leku guztietan, ezta?
ANTTON TELLERIA. Rollo hona. Kunbia-musika aipatzen da bereziki. Inauteriak, Barranquillako inauteriak, bereziki.
ESATARIA MUTILA 1. Oooo!
ANTTON TELLERIA. Erlaxatu nahi baduzue Cartagena de Indias delako hiriburua. Eta bukatzeko, asko gustatu zaidan beste bat: Danimarka. Ongi-izate ikuspegitik…
ANTTON TELLERIA. Ze ona!
ANTTON TELLERIA. Lekurik onena hau omen da, Danimarka.
ESATARIA MUTILA 1. Jendea oso goapoa, gainera, Danimarkan.
ANTTON TELLERIA. Begira, beste plus bat. Lan-kontuak oso ondo omen daude bertan; jendea, horregatik ere ja zoriontsu bizi da. Janari primerakoa omen dago.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
08-05-2015

x61pRelaContWAR

16270051
00:03:24

x61pViewCountWAR

7358

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR