Docutec
Jon eta Jone II. Ile oxigenatuak (jj-83)
Surf egitera joan da Jon. Surflari lagunak ditu, ilea ere modu berezian eramaten dutenak.
ATAL 83 Ile oxigenatuak
W-JONE Gaur igerilekura?
W-JON Ez, lagunekin geratu naiz surfeatzera joateko
W-JONE Bale, ba bueltan deitu nahi baduzu.
W-JON Ados.
JON
Aupa Jone
JONE
Ze? Bueltan ia?
JON
Bai.
JONE
Nora joan zara zure lagun ile oxigenatuekin?
JON
Ile zer?
JONE
Ile-oxigenatuekin. Bai, badakizu, surferuak.
JON
Ba kasualidadea izango da, baina joan garen hiruretako inori ez zaio ile gehiegi sobratzen.
JONE
Etxera afari merienda egitera etorri nahi duzu?
JON
Bale, etxetik pasako naiz dutxatzera eta segidan noa
JONE
Azkenian ez didazu esan nora joan zareten.
JON
Orruara
JONE
Non dago hori?
JON
Zumaiako kostaldean.
JONE
Eta zer moduz?
JON
Beldur pixka bat pasa dut, hondoan, ondarra izan ordez harkaitzak daude eta.
JONE
Ai, nire super surfero balientea (adoretsua), eta nortzuk dira zure lagun horiek.?
JON
Lehengoan Anderrekin nengoela, Unai eta Jokinekin topo egin genuen kasualitatez eta surfaz hizketan hasi ginen, elkarri telefonoak eman, eta.
JONE
Ongi surfeatzen al dute?
JON
Bai, makina batzuk dira. Egun osoa ematen dute uretan, bata surf monitorea da eta besteak surf denda batean egiten du lan.
JONE
Uda honetan ez zaitudala gehiegi ikusiko orduan
JON
Zer?
JONE
Surfean aritzeko lagunak egin dituzunez, udan ez zaitudala hainbeste ikusiko
JON
Zer, "mimosita" jarri behar al duzu orain?
JON
Nahi baduzu egingo ditugu egun-pasak Iparraldean adibidez, Bidarte eta Getari inguru horretan hondartza ederrak daude.
JONE
Badakizu nik Nikorekin egon beharko dudala uda osoa.
JON
Hiruontzako plana egiten ari nintzen Jone, badakizu ni gustura egoten naizela Nikorekin ere
JONE
Bueno badaezpada esaten dizut. Ez duzulako derrigortua (behartuta) sentitu behar. Zuk nahi ez duzun ardurarik hartzera ez zaitut bultzatu nahi.
JON
Kulebroietako protagonista horietako bat dirudizu.
JONE
Serio ari naiz.
JON
Ni ere bai Jone, ez dakit noiz jabetuko zaren niretzat askoz errazagoa dela harremana Nikoren, zurekin baino.
JONE
Ez da gauza bera, hala ere.
JON
Ez, Nikok ez du ezer ezkutatzen, eta ez dio zuk bezala guztiari buelta ematen.
JON
Aizu eta nahi duzunean nirekin ere etor zintezke surfeatzera.
JONE
Ezta pentsatu ere, itsasoak beldurra ematen dit eta ez zait hotza pasatzea gustatzen, gainera ongi dago bakoitzak bere zaletasun propioak izatea.
JON
Hala ere ez ezazula pentsa, ni ere ez naiz gehiegi joango, udan hondartzak jendez gainezka egoten dira.
JONE
Hori egia da, orain todokristok surfeatzen du. Zuriñek uste dut pare bat ikastaro egin dituela.
JON
Nik egia esan nahiago neguko surfa, udan goizeko lehen orduetan edo bestela ezer ez, Unai eta Jokin ere kexuka zeuden lehengoan uretan dabilen jende andanarekin
JONE
Ba hori bai ez dudala ulertzen.
JON
Zer?
JONE
Ez al duzu esan ba bata monitorea dela eta besteak surf denda batean lan egiten duela?
JON
Bai…
JONE
Joder, eta zer nahi dute orduan?, Jendeari surfean irakatsi, tabla (taula) eta trajeak (janzkiak) saldu eta gero ez surfeatzea espero dute?
JON
Ia bueno, hala da, baina klaro ez dakitenak edozein tokitan sartz...
JONE
Anormal batzuk Jon, burusoil egon arren, ile oxigenatu batzuk dira zure bi lagun horiek.
