Ingurumen globala

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da ekainaren 5ean. Arturo Elosegi biologoak ingurumen globalari buruz duen iritzia ematen du entzungai honetan.

Giza-eragina aldaketa global bat da, Arturo Elosegiren ustez.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Luze ez baldin bada ere, Ingurumen globalarekiko kezka hori agertzen duzu. Zer pentsatzen duzu gai honetaz?
Orain ingurumenaren arloan orain moda-modan dagoen gaia da, modan baino gehiago purian, ze ohartu gara giza-aldaketa edo giza-eragina aldaketa global bat dela. Orain dela gutxi arte, leku batean eta handik kilometro gutxi batzuetara zeuden giza-presioak oso desberdinak ziren, baina giza-populazioa hainbeste handitu da zeren mundu osoan barrena ari garela antzeko arazoak sortzen.
Hori ere globalizatu dela, alegia.
Erabat globalizatu da. Adibide bat badago oso polita. Duela 15 bat urte egin zen ikerketa bat pestiziden berezko kontzentrazioak-edo zein ziren erabaki nahian. Badira pestizida batzuk artifizialak direnak, beraz naturan ez lukete izan behar horren arrastorik. Baina badira beste batzuk, berez badaude eta jakin nahi zen sustantzia horien kontzentrazio naturala-edo. Eta munduan lekurik urrunenetara joan ziren batzuk: Amazonian erdira, Antartikara, Groenlandiako iparraldera. Eta sekula topatu diren pestizida kontzentraziorik altuena Kanadako iparraldeko Inuit edo Eskimalen emakumeen esnetan topatu da.
Pestizida naturalak?
Bai, naturalak, baina gizakiak sortutakoak ere bai. Zergatik? Pestizida asko lurrundu egiten dira, atmosferara pasatzen dira eta leku hotzetan erortzen dira. Eta goi mailako predatzaileak direnak, eta Inuitak hala dira,  metatzen dute gehien. Gure kasuan orain dela gutxi egin da baita ere ikerketa bat Pirinioetan eta zenbat eta aintzira altuago eta urrunago egon, pestizida horiek kontzentrazio altuagotan agertzen dira.
Pirinioetako ibon delako horietan eta...
Inpaktuak globalak dira.
Harrigarria.

B2
09-30-2010
16268567
01:53
1682