Docutec
Jon eta Jone II. Kale-zakurrak (54)
Aspaldiko kontuak dakartza Jonek gogora, Anderrekin kaleak jorratzen zituzten garai gogorragoak.
ATALA 54 Kale-zakurrak
JONE
Aizu nahi baduzu afari mexikarra egin genezake gaur.
JON
Anderrekin geratu naiz gau gauean
JONE:
Bale.
JON.
Nahi baduzu bihar gera gintezke.
JONE
Bai bueno ikusiko dugu
JON
Ez zaizu inporta ezta?
JONE
Nola inportako zait ba.
JONE
Orduan Anderrekin harremana berreskuratu duzu?
JON
Bai, lehengoan ere pasa nintzen moto dendatik
JONE
Azkenean motoa erosiko duzu.
JON
Ez. Ezin dut. Gainera erosi nahi dudan motoa ez da hain erraza topatzen.
JONE
Ikusten erosiko duzu.
JON
Gaurkoa ospakizun eguna da.
JONE
Urteak egiten ditu? Zure adinekoa al da?
JON
Ez, ni baino apur bat zaharragoa, baina beste urtemuga bat da. Kartzelatik atera zela 20 urte ospatuko ditugu.
JONE
Baina Ander kartzelan egon zen?
JON
Bai. 20 urterekin sartu zuten barrura, oraindik akordatzen naiz eraman zuten uneaz.
JONE
Ba ez nekien. Eta gainera ez dakit, ez dut sekula politikaz hitz egiten entzun eta ez dut sekula inongo karteletan edo ikusi.
JON
Ez delako sekula inongo karteletan azaldu.
JONE
Nolatan ba?
JON
Lapurreta egiteagatik harrapatu zutelako. Zer uste zenuen bada?
JONE
Ba, preso egon zela esan duzunean bada...
JONE
Ba betikoa ezta? Ez ba, hemen ere jendea preso sartzen dute beste kontu batzuengatik. Ander kotxe (auto) bat lapurtzegatik sartu zuten azkenean, baina aurretik karrera ederra zeraman
JONE
Ez zenidan hau sekula kontatu.
JON
Ez delako komentatzen den gauza horietakoa.
JONE
Eta zu harekin ibiltzen zinen garai hartan?
JON
Auzo berekoak, bizilagunak, Ander eta biok sekulakoak egindakoak gara.
JONE
Sekulakoak. Zer esan nahi du sekulakoak?
JON
80. hamarkadan, zuk zure udak tenis klaseekin eta Inglaterrara ingelesa ikasteko bidaiekin betetzen zenituen.
JONE:
Ba bai, eta ez dut horregatik barkamenik eskatuko
JON:
Inork ez dizu halakorik eskatzen. Baina gure auzoan ez zegoen tenis pistarik edo zelairik edo esaten diozuen moduan eta guri, izan ez genitzakeen moto eta kotxeak (autoak) gustatzen zitzaizkigun.
JONE:
El Torete eta el Vaquillaren modukoak zinetela esan nahi duzu?
JONE:
Elkarrekin izan ginenean ez zenidan sekula ezer esan.
JON:
Gehiegi ere ez zenuen galdetzen, baina normala da elkarrekin bizi ginenean etorkizunari begiratzen genion.
JONE:
Eta orain ez?
JON:
Igual bai, baina honez gero gure iraganaren pisua handiegia da atzera ez begiratzeko.
JONE:
Paulo Coelho berriro?
JON
Eta zein duzue gaur gaueko plana?
JON:
Ez dakigu, garai batean bezala planik gabe aterako gara.
JONE:
Baina zerbait hitz egingo zenuten.
JON:
Ez dakit zer egingo dugun. Eta ez dakit Anderrek ere zer rolloa daraman gaur egun. Zer garai hartan... buff...
JONE:
Asko desfasatzen zuen?
JON:
Bai, bueno, beste garai batzuk ziren, badakizu.
JONE:
Garai basatiagoak gehitzea falta zaizu pelikuletako esaldia biribiltzeko
JON:
Basatiagoak baziren bai, baina inuzenteagoak esan nahi nuen. Ez genekien ezer, ez genuen informaziorik eta ausartegiak ginen, horregatik gertatu zen gertatu zena.
JONE:
Zertaz ari zara? Drogaz?
JON:
Besteak beste, bai. Gure auzoko kuadrilako bizpahiruk ez zuten garai berririk ezagutu. Bueno aski da, Imanol Ariasek Cuentamen duen aurpegi txungoa jartzen ari zait eta.
JONE:
Gaur ez ezazuela behintzat gaua kotxeren (autoren) bat lapurtzen amaitu.
JON
Nik Anderri asko zor diot Jone
JONE:
Ez dut ulertzen...
JON:
Kotxea (autoa) lapurtzeagatik harrapatu zutenean.. ez zuen esan ni ere han nintzela.
