Docutec
Jon eta Jone II. Frikiak (51)
Jone konturatuko da bi "frikirekin" nahastuta ibili dela; bata futbol-arbitroa eta bestea eskrima-zalea.
51. atala. Frikiak
W-JON: Geratuko al gara gaur afaltzeko edo zinera joateko?
W-JONE: Ezin dut Nikorekin geratu behar naiz.
W-JON: Ez al zegoen zure ex-arekin?
W-JONE: Gaur justu futbol-partida du.
W-JON: Futbolera jokatzen du?
W-JONE: Bueno, jokatu baino... arbitroa da.
JON:
Bueno bueno, kontatu behar didazu zure ex-arena.
JONE:
Oskar du izena.
JON:
Oskar ez, Oskar arbitroa. Arbitro batekin ezkondu zinen Jone.
JONE:
Ez da arbitroa. Zaletasun bat da besterik ez.
JON:
Okerragoa oraindik. Baina nork izan dezake arbitro izateko zaletasuna?
JONE:
Bueno aizu ni utzi bakean. Bakoitza libre da nahi duena egiteko.
JON:
Jone. Arbitro batekin ezkondu zinen.
JONE:
Bueno ba niri ez zait hain arraroa egiten.
JON:
Baina zein pertsona klasek nahi du arbitroa izan?
JONE:
Aizu listillo, akordatzen al zara elkarrekin bizi ginenean zu zein klasetara apuntatu zinen?
JON:
Ba ez dakit, gauza asko egin ditut.
JONE:
Eskrima... Eskrima egin zenuen.
JON:
Bai bueno baina ez dago konparatzerik !
JONE:
Ezin dela konparatu? Eskrima?
JON:
Eskrima behintzat kirol bat da.
JONE:
Baina zein jende klasek egiten du eskrima? Militarrek.., rol jokalariek,... eta zure moduko frikiek.
JON:
Jende normala ere bazegoen.
JONE:
Jende normala?
JON:
Bai, ikasleak eta…. Baaaa…. jende normala, denak ez ziren militarrak edo Opusekoak.
JONE:
Hondartzan dueluak egitera geratu zineten egun hartaz akordatzen?
JON:
Bai. Ondo egon zen hura. Traje eder haiekin.
JONE:
Jon, auzo-lotsaren definizioaren alboan, egun hartako zuen argazki bat dago jarrita.
JON:
Ba uste denaren kontra eskrima oso kirol konpletoa da, fisikoa da, estrategia, koordinazioa xakea dantzatua.
JONE:
Xake dantzatua? Ez zara jabetzen gero eta gehiago hitz egin geroz eta frikiagoa dirudizula?
JON:
Igual berriro apuntatu beharko nuke.
JONE:
Eta aurrekoan bezala zure esgrima trajean partxeak brodatuko dituzu?
JON.
Nahi duzunaz nola akordatzen zaren?
JONE:
Zaila da halako zerbait ahaztea...Friki!
JON:
Ba zu zinen eskrimista batekin bizi zena, beraz zu ere nahikoa.
JONE:
Pentsa zutaz zer punturaino nengoen maiteminduta.
JON:
Ez nau harritzen batere Merkel. Zu hain kartesiarra, hain essstua zara, beti behar duzula frikiren bat zure alboan, espadatxin bat edo arbitro bat.
JONE:
Ba halako zerbait izango da, bestela ez dut ulertzen, ni bezalako tipa (neska) lirain eta azkar batek nola amaitzen duen beti mutil anormalekin.
JON:
Orekatzeko izango da. Nik ere nire buruari beti gauza bera galdetzen diot. Nola da posible ni bezalako anormal bat hainbeste neska ederrekin ibili izana.
JONE:
Hainbeste esan duzu?
JON
Ez dakit zer esan dudan.
JONE
Hainbeste esan duzu. Asko izan al dira bada?
JON:
Hain, esan nahi nuen, hain neska ederrarekin
JONE:
Ia.. ia
JON:
Aizu Jone, etzi planik ba al duzu arratsaldean?
JONE:
Ez dut uste, Niko Oskarrekin egongo da eta.
JON:
Altzari batzuk erosi behar ditut eta Ikeara joan beharra daukat. Etorriko al zara nirekin?
JONE:
Ikeara?
JON:
Bai, badakizu, ni bezalako frikiek ez dakigu fundamentuz erosten. Ikeara noan bakoitzean behar ez dudan zabor piloa erosten dut. Zu bezalako Merkel bat behar dut alboan, orekatzeko, kontrolatzeko badakizu.
JONE:
Bale, horrela nik ere igual aprobetxatuko dut zerbait erosteko.
