Jon eta Jone II. "La chica del batzoki" (41)
"La chica del batzoki" deitzen dio Jonek Joneri. Hau asko haserretzen da eta politikaz hitz egiten dute.
ATAL 41 "La chica del batzoki"
JON:
Ooohh oh ohh la chica del batzoki mi amoor..
JONE:
Zer ari zara kantatzen?
JON:
Betidanik zu gogorarazten didan kantu bat
JONE:
La chica de ayer edo zer zen hori?
JON:
Ez. la chica del batzoki.
JONE:
Ez daukat txantxetarako gogorik Jon.
JON:
Zer txantxa?
JONE:
Ba hori orain zu kantak asmatzen ibiltzea eta.
JON:
La chica del batzoki benetazko kanta da. Ez al duzu ezagutzen?
JONE:
Ba ez. eta ez dit graziarik egiten.
JONE:
Eta zergatik erlazionatzen duzu kantu hori nirekin?
JON:
Bueno nahiko argi dago.
JONE:
Ah klaro, ni la chica del batzoki naiz ezta?. Koitadua, tuntuna, kaskarina.
JON:
Kantuak ez du horretaz ezer es...
JONE:
Zer grazia egiten didazuen zure modukoek. Beti jokatzen duzue working class izatera, sobietar batasuneko langile harroak izango bazinate bezala.
JON:
(moztuaz) bueno Jone ez...
JONE:
Eta gero errealitatean, eski estazioek itxi egin beharko lukete ezker abertzaleko jendea eskiatzera joango ez balitz!
JON:
Baina zertara dator orain guzti hau?
JONE:
Hori bai, mendian edo errepidean istripua izan eta orduan bai, orduan etor daitezela zipaioak edo pikoloak gu erreskatatzera.
JON:
Baina nork esan du halakorik? Zergatik zaude hain haserre? Gernikako arbolako kimu berria ito egin zaizue?
JONE:
Begira Jon, titietaraino nago halako txorradekin, ahoa ezkerrean baina poltsikoa eskuinean duzuen anormalekin.
JON:
Jone baina
JONE:
Ni Jone ni letxes.
W-JON: Jone ez da horrela jartzeko modukoa izan.
W-JONE: La chica del batzoki zure ama izango da.
W- JON: Bai hura ere halakoa zen bai.
W- JONE: Ba joan zure “amatxitorengana” eta utz nazazu ni bakean.
W-JON: Jone. Ez zaitez jarri pitbull baten moduan, badakizu horrek ez duela amaiera onik eta.
W-JONE. Eta zu zelan izan zeinke (zintezke) hain anormala.
W- JON: Baina benetan moskeatu al zara?
W-JON: Jone?
W-JON: Gero deituko dizut geratzeko.
JONE:
Ez da politikaz hitz egitea gustatzen ez zaidanik, bueno hori ere bada, ez zait gustatzen...
JON:
Bueno baina ez zen ezer serioa
JONE:
Ia baina zure tonito hori ez zait gustatzen, eta ez soilik tonitoagatik baizik eta...
JON:
Ez dizut esango ez dudala inoiz politikaz hitz egingo, hori herri honetan ezinezkoa delako.
JONE.
Hitz egidazu nahi duzunaz baina ez iezdazu hitz egin beti arrazoia duen “listillo” baten moduan.
JON-
Nik besterik gabe nire La chica del batzoki zinela esan dizut.
JONE-
Eta nik hori nola nahi duzu ba hartzea?
JON-
Piropo bat zen
JONE:
Badakizu zer egin dezakezun piropo horiekin?
JON:
Pikito!
JONE:
Zer?
JON:
Pikitoaren komodina eskatu dut.. eman pikitito
JONE-
Horrek ez du balio
JON
Pikiiiiitoooo
JONE:
Ez du balio pikitoaren komodina egunean behin baino gehiagotan erabiltzea bale?
JON:
Pikitooooooooooooooo!!!!!!