detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Kafea (07)

Lanekoa izango ez den lehen hitzordua jarri nahi du Jonek. Betiko legez, Jonek ez dio berehalakoan baiezkoa emango.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon eta Jone II. Hitzordua jartzen (07)
JON: Aizu, ez nuke plasta izan nahi baina ezertan geratu ez ginenez eta, beno, beste 10 urte pasa daitezkeenez elkar ikusi gabe... inportako litzaizuke noizbait deituko banizu kafe bat hartzeko?
JONE: Ez, ez zait inporta...
JON: Eta inporta zaizu noizbait hori aste honetako egunen bat bada?
JONE: Ez...ez zait inporta... libre badut behintzat...
JON: Gaur arratsaldean ba al duzu kafea hartzeko tarterik?
JONE: Gaur ezin dut... gainera pentsatzen egon naiz eta ez dakit ideia ona ote den.
JONE:     Bai?
JON:     Jon naiz...Zergatik diozu ez dela ideia ona?
JONE: Jon... badakizu... Ez daukat ni orain nerabe baten moduan kafeak hartzeko geratzen hasteko ez denbora ez gogorik... eta gainera zu ta ni...
JON:  Aizu nik kafea diodanean kafea esan nahi dut... Zer?... Ni bezalako tipo atraktibo (erakargarri) batek kafea hartzera gonbidatu eta dagoeneko ni ohera eramateko zer egingo duzun pentsatzen hasten zara?
JONE:  Jajajajja...bai ia klaro (jakina)..
JON:  Ez, benetan Jone. Asko poztu nau zu berriro ikusteak. Hilabete batzuk daramatzat hemen bueltatu nintzenetik eta ez da erraza bizi berria hastea, eta bueno, konpainia apur bat egingo didaten lagunak ez ditut soberan... konfiantzazko lagunak esan nahi nuen...
JONE:  Horrela jartzen bazara...
JON:   Zakur abandonatu patetikoaren estrategiak funtzionatu al du orduan?
JONE:   Ez ez da hori izan... Nola amaitu genuen ikusita...arraroa egin zait...
JON:  Arraroa zer?
JONE:  Zu horrela, gauzak hain garbi esatea... Ez zara inoiz horrelako gauzez hitz egin duen horietakoa...
JON:  Ni beti izan naiz tipo sentsible eta maitagarria.
JONE:  Badakizu ezetz...
JON:   Beno ba... kafe hori hartu nahi baduzu hots egidazu zuk. Zure Merkel superagenda horretan tarte bat duzunean toke bat eman eta geratuko gara.
JONE: Ados
JONE:   Zer gertatzen da Jon?
JON:   Begiratu duzu agenda?
JONE:   Baina ez al nizun ba nik hots egin behar? Ordubete besterik ez da pasa eta hitz egin dugunetik...
JON:   Ez naiz zutaz fidatzen... kapaz zara ez hots egiteko.
JONE:    Jon zu brometan zabiltza guzti honekin, baina...
JON:   Jone.. ez da broma. Kafe bat da. Ez zaitez agobiatu (larritu). Gaur, goizean zehar, funtzionarioek duzuen kafe tarte horretan geratuko gara. Ordu erdi.
JONE:    Ezetz esaten badizut...
JON:   Zuriñeren telefonoa eskatuko dizut.
JONE:    Oraintxe pasako dizut...
JON:    Jone, benga, nahikoa ari zait kostatzen eta hau dena... Badakizu...
JONE:    Eguerdian badut tarte bat... 12etan?
JON: Konforme. Lehengo eguneko kafetegian bertan?
JONE:    Nahi baduzu beste nonbait izan daiteke.. tabernaren batean edo...
JON:    Ez kafetegia ongi dago. Gustatzen zaizkit emakume edadetuak joaten diren kafetegi horiek.
JONE:    Lasaiak dira bai...
JON:    Bai eta zerbitzariek eskatutakoa mahaira ekartzen dizute. Ez dute telebistaren bolumena topera jarrita izaten...eta egun osoa eman dezakezu bertan kafe bakar batekin...
JONE:    Nik ez dut egun osoa izango bertan egoteko...
JON:    Esateko modu bat da Merkel...badakit Europako arazoak konpontzen jarraitu behar duzula...
JONE:    Jon.. arraroa egiten zait guzti hau. Horrela, bat-batean, 10 urte bata bestearen berririk izan gabe... eta orain kafea hartzera geratzea...
JON:    Baina arraroa gaizki edo arraroa ondo?
JONE:    Ez dakit ... arraroa..
JON:    Bueno, nahi baduzu bihar hitz egingo dugu, ea deskubritzen (argitzen) dugun arraroa ongi edo arraroa gaizki ote den...
JON: Eskerrik asko zitari baietz esateagatik
JONE: Ezetz esateko aukerarik banuen?
JON:  Ez
JONE: Bihar arte

detalle2

Document library

C1
01-26-2015

x61pRelaContWAR

16265902

x61pViewCountWAR

1450

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR