detalle dokuteka-generico-fitxa

750 eurorainoko isunak Basaurin, txakurren kaka ez jasotzeagatik

Basaurin, txakurren kaka jasotzen ez duten jabeei isun gogorrak jarriko dizkiete udaltzainek, 750 eurorainokoak. Txakur arriskutsuen zerrendako txakurrak dituztenek, berriz, ikastaro bat egin beharko dute.

Euskal Herria Zuzenean saioko Odei Esnaola kazetaria Basaurira joan da kaleko jendearen iritzia jasotzera.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Euzkitze.- Basaurin, txakur-kaka jasotzen ez duten jabeei isun gogorrak jarriko dizkiete udaltzainek, 750 eurorainokoak. Horrez gain, txakur arriskutsuen zerrendan ageri direnak heziketa-ikastaro bat egitera behartu nahi dituzte. Odei Esnaolak bildu ditu basauriarren iritziak.
Odei Esnaola.- Basauriarrentzat ohikoa da txakurrak paseoan parke honetatik ateratzea. Guk goitik behera gurutzatu dugu eta ez dugu kaka bat bera ere aurkitu. Beharrezkoak ote dira horren isun altuak?
Kaleko gizona 1.- Beharrezkoa. Ze problema dago kaka batzuk hartzea?
Kaleko gizona 2.- Igual poltsikoen begiratuta jendeak ikusiko du gaizki egiten duela.
Kaleko emakumea 1.- Ba ondo, bai, bai. Begira, eramaten ditut…
Odei Esnaola.- Zuk beti eramaten dituzu
Kaleko emakumea 1.- Bai, bai, bai… logikarekin.
Kaleko gizona 3.- Ba ondo, ondo, ondo dago.
Kaleko gizona 4.- Nahiko garbi dago, baina hobetu ahal da.
Odei Esnaola.- Bueno, zu maiz ibiltzen zara parke honetatik. Txakur-kaka askorekin topatzen zara? Zein uste duzu dela egoera higienikoa?
Kaleko gizona 2.- Bueno, lehen egoten ziren gehiago, baina orain ja jendeak, nik uste dut, buruan sartuta daukala ja kontzientzia hori eta batu egiten dituela eta nik uste dut egiten duela.
Kaleko gizona 4.- Pixka bat gogorra.
Odei Esnaola.- Gogorregia?
Kaleko gizona 4.- Bai.
Odei Esnaola.- Isunen igoeraz gain, txakur arriskutsuak dutenek heziketa bereziko kurtsillo batzuetara joan beharko dute mota honetako txakurrek behar duten lizentzia eskuratzeko.
Kaleko gizona 1.- Nire ustez, gehiegizkoa.
Kaleko gizona 4.- Oso ondo hori, oso ondo.
Odei Esnaola.- Zergatik?
Kaleko gizona 4.- Ze badaude txakurrak oso agresiboak direla (direnak litzakete forma zuzena) eta ondo dago jendeak jakitea nola tratatu.
Kaleko gizona 2.- Nik uste dut txakurrak baino gehiago jabeak direla lizentzia edo kurtsillo hori atera beharko luketenak, ze txakurrak, azkenean, nik ez dut uste arriskutsuak direna. Txakurra eduki dugunok, adibidez, ez dugu hori pentsatzen, o sea que…
Odei Esnaola.- Apur bat ez zaizu gehiegizkoa iruditzen kurtsillo bat egin beharra?
Kaleko emakumea 1.- Ez, ez, beharrezkoa da.
Kaleko gizona 3.- Txakur handi batek txikia baino… ez dakit, bai badauka j¡hori, indar gehiago, baina ez dakit, nire ustez ez da beharrekoa.
 

detalle2

Document library

B1
01-15-2015

x61pRelaContWAR

16265617
02:05

x61pViewCountWAR

8758

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR