Docutec
Ablazioa
Afrikako hainbat neskatilari oraindik ere ablazioa egiten zaiela salatzeko liburu bat idatzi du Waris Dirie modelo ezagunak.
25. zinta / 01:24:00
Irudiotako neska hau Waris Dirie da, jaiotzez somaliarra eta lanbidez modeloa. Modelo eta giza eredu. Bost urte zituela Somaliako bere herrixkan ablazioa egin zioten. Ama erritu horren kontra egon arren, isil-isilik heldu behar izan zuen besoetatik, agure batek sexua josten zion bitartean. Warisek bere oinazeaz gain amarena ere sentitu zuela jakinarazi du idatzi berri duen liburuan : “Egunsentia basamortuan”. Bertan umetan izandako esperientzia hori kontatzen du. Berak eta amak jasandako oinaze hura etorkizunean bere alabentzat eta berarentzat nahi ez zituela jabetuta, Londonera ihes egin zuen hamahiru urte zituenean. Hasieran neskame bezala aritu zen eta lau urteren buruan, modelo gisa hasi zen lanean. Waris somalieraz desertuko lorea esan nahi du. Sikaterik gogorrenean ere bizirauteko gai den lorea, alegia. Egunero sei mila neskatok jasaten dute ablazioaren umilazioa; sei mila lore desertuan.
