detalle dokuteka-generico-fitxa

Ablazioa

Hainbat herrialdetan ohitura zaharra omen den mutilazioaren berri emango digute, ikuspegi kritiko batetik.

27. zinta / 02:14:04

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aitziber Azkondo.- Badaude hainbat gauza  inola ere ulertu ezin ditudanak. Ohiturak ongi; ohiturak gorde egin behar dira; kultura dira; gure iragana eta gure iraganagatik gara garen bezalakoak. Baina benetan dena gorde beharra dago? Askotan entzun izan ditugu kritika amorratuak zezenak direla-eta; ongi, ados, baina ablazioa ezin dut ulertu; ezin dut. Kultura ote da hori? Ze pertsona izan daiteke horrelako iraganarekin?. Ablazioa nola izan daiteke kultura eta ez krimena?
Berriemailea.- 132 milioi emakume mutilazio genitalaren biktima dira. Egunean 6000 bat emakumek jasan behar dute halako bortxakeria. Heriotza ere ekar dezakeen tradizio hori, immigrazioa dela-eta, mendebaldean ere zabaldu da .
Klitoria mozteko ohiturak lau mila urte ditu eta Afrikako kontinentean oso zabaldua dago. Emakumeek klitoria kendu ezean euren gizartearen barruan bazterturik gera daitezke.
A.A.- Ez dute anestesiarik erabiltzen eta emakumeak ezin du oihu egin, horrek familia desohoratu egingo luke-eta.
B.- Somalia eta Egipton, adibidez, emakumeen ehuneko 98 mutilatuak izan dira. Lau eta hamar urte bitarteko neskatoei egiten zaie ebakuntza. Ondorioak, heriotzara ekar dezaketen odol-jarioak eta  infekzioak, haurrak izateko arazoak, antzutasuna, eta HIESa edo beste gaixotasun batzuk hartzeko arriskua, besteak beste. Mutilaturiko emakumeek izandako lau haurretatik bat malformazioren batekin jaiotzen da.
A.A.- Neskek lepoko bat eramaten dute ablazioa jasan  duten sinbolo gisa.
B.- Ablazioa egiten duen emakumeak estatus berezia du gizartean. Ebakuntza baldintza mediku kaxkarretan egiten da ; inongo garbitasunik gabe eta laban batez edo beste edozein trena zorrotzez; bizarra kentzeko aizto batez  edo beira zati batez, esaterako. Emakume askok beren alabak klitoria moztera bultzatzen dituzte, pentsatzen baitute hori egin gabe ezinezkoa izango zaiela etorkizunean haurrak izatea.
A.A.- Noraino heldu daiteke sinesmena?. Beharbada batzuek pentsatuko dute gu ez garela inor beste batzuen jarrera epaitzeko, baina nik uste horrelako gauza baten aurrean ez dagoela inolako zalantzarik: hori krimen bat da eta sinadurak bildu edo beste edozein ekintza egin behar bada horrelako ohiturak ezabatzeko, ba aurrera eta pentsa ezazu gutxi egin arren, badela zerbait.

detalle2

Document library

B2
01-30-2003

x61pRelaContWAR

16234400
0:03:30

x61pViewCountWAR

6302

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR