detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola sortu zen pintxo-potea?

Bideo honetan, Gasteiz On elkarteko Orella Beitiak pintxo-potearen historia laburra kontatzen du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zer da pintxo-potea?
Pintxo-potea tabernari batek eskaintzen duen pintxo bat eta pote bat da, prezio merke batengatik edo prezio erakargarri batengatik.

2.    Noiz eta nola sortu zen pintxo-potea?
Gasteiz Onetik bi helburu genituen edo bai, bi helburu genituen ostalaritzarako: bat zen eguneko poteoa bermatzea Alde Zaharrean, bueno dena Alde Zaharrean hasi zen, eta hori, nahi genuena da ba eguneko poteoa bermatzea zen, eta bueno baita ere kontsumitzeko, kontsumitzaileen asmoa gehiago kontsumitzea. Adibidez, pintxo eta pote bat eskatu beharrean, ba bi edo hiru pintxo edo pote eskatu, ez? Eta hori, hasieran, Kupelen Ibilbidea egin zen eta aprobetxatu genuen Almendrako azoka  hori egiteko, zeren bueno, Almendrako azoka goizez egiten da, hilabeteko lehen larunbatean egiten da, eta hori, aprobetxatu genuen jendea etortzen zela Alde Zaharrera zerbait erosteko, bada “zergatik ez dugu poteatzen?”. Nahi genuena da hori, poteoa bermatzea prezio erakargarri batean.

3.    Zein bilakaera izan du?
Lehenengo urtean, 2003. urtean izan zen hemen Alde Zaharrean eta hori nahiko arrakastatsua izan zen. Hori Alde Zaharrean hasi zen, eta gero beste auzoetara zabaldu egin zen. Orduan ba hori, jendearen erantzuna oso positiboa izan zen, zeren pintxo bat eta pote bat prezio oso merkean eskaintzen zen, orduan ba hori motibazio bat izan zen jendea beste auzoetara joateko, gehiago kontsumitzeko… eta hori. Gure lehenengo helburua, eguneko poteoa bermatzea izan zen eta helburu hori lortu egin genuen eta orain lortuta dago. Eta bigarren helburua, gehiago kontsumitzea, ez da mantendu, zeren hori, gauza da… pixka bat deskontrolatuta dago, zeren ostalaritzako establezimenduak ez dute errespetatzen egunak, auzoak, auzo gehiago daude… eta ia, ez dakit, Zabalganara joaten baldin bazara, ia egunero daukazu pintxo-potea, orduan pixka bat deskontrolatuta bai dagoela…

detalle2

Document library

B1
06-24-2016

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16242542
00:03:32

x61pViewCountWAR

11230

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR