detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Tregua / Menia (jj-107)

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ETXEAN OHEAN

 

JON

Geroz eta gehiago gustatzen zait goizeetan egiten dugunean

 

JONE

Baina ya ez dakau adinik haserrealdi eta sexu rekonziliaziño honetarako..

 

JON

Nahi baduzu nigatik haserrealdiaren partea ken genezake eragiketatik

 

JONE

Zer uste dozu neri gustatzen jatala zati hori ero zer?

 

JON

Batzuetan.. ala dirudi Jone...

 

JONE

bai klaro.. zu zara hamen zentzuduna...

 

JON

Ez, badakizu ezetz... hori bai, Mini ni-k gerra gustoko du bai..

 

JONE

Ba oingoz pake ituna sinatu bihako dou.. ze…berandutzen ari jata...

 

JON

Bale, baina menia bat da ez bake definitiboa

 

JONE

Tregua unilaterala orduan?

 

RAF

 

GOSALTZEN

 

JONE

Ohittu bihako zara.. oin ez dira esistitzen goixeko ohe saio luziak

 

JON

Topatuko ditugu tarteka.

 

JONE

Niko jazten amaittu eta korriketan bajatu bihar dot autobusera

 

JON

Jeitsiko dut nik autobusera..lasai

 

JONE

Bale.

 

RAF

 

TIMBRE

 

JON

Autobusa galdu dugu...

 

JONE

Joder.. ez dira bost minutu pasau barren...

 

JON

Lasai Jone, eramango dut nik ikastolara...

 

JONE

Joder.. baina zuk kotxian ez dakazu umiandako jarlekurik..

 

JON

Zuk ba al daukazu

 

JONE

Trasteruan egongo da..

 

JON

Ba emaizkidazu trasteroko giltzak eta hartuko dut nik. Jone.. lasaitu... moldatuko naiz..joan zaitez lanera lasai..

 

RAF

 

TFNOZ

 

JONE

Aupa Jon.. Zer moduz? Eruan dozu Niko ikastolara? Sillatxuakin moldatu zarie?

 

JON

Bai Jone, lasai, dena perfekt

 

JONE

Eskertzen detsut Jon..

 

JON

Ez didazu eskertu behar... gainera aurrera begira (isildu egiten da)

 

JONE

Aurrera begira zer?

 

JON

Jone, elkarrekin bizitzen jarriko al gara?

 

JONE

(pausa) Zuk benetan nahi dozu?

 

JON

Joneee

 

JONE

Bale.

 

JON

Ba aurrera begira… nik ere eraman dezakedala Niko ikastolara...

 

RAF

 

W-JONE Alkarrekin bizitzen hasten bagara ondo egongo gara ezta?

W-JON Ba ez dut kristalezko bola bat...

W-JONE Orduan bai?

W-JON Bai.. eta hau hirugarren baiezkoa izan da beraz,.. definitiboa da.

 

RAF

 

TFNOZ

 

JON

Aizu Jone... elkarrekin bizitzea jartzearena esaten dugunean... elkarrekin non bizitzea esan nahi dugu?

 

JONE

Ba nik beti pentsau dot nere etxian zala Jon.

 

JON

Ah bale.. Nik ere hori pentsatzen nuen.

 

JONE

Jajjajajaja

 

RAF

 

W-JONE Edarra bragetazua emon dozuna eh?

W-JON Bragetazoa gero emango dizut... lehengoa tregua tranpa bat zen eta etxera iritsi ebzain pronto hausteko asmoa dut.

W-JONE Marrano

x61pRelaContWAR



detalle2

Document library

B2 C1
06-04-2015

x61pRelaContWAR

16241414

x61pViewCountWAR

1942

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR