Docutec
Opila Eguna Irunen eta Hondarribian
Ehunka ama pontekok opila goxoa oparitu diete euren besoetakoei. Modatik pasatzen ez den tradizioa da, gero eta jarraitzaile gehiago dituena.
Tradizioaren arabera, bedeinkatutakoan jan behar dira opilak, ez lehenago.
Mirari Garaia esataria.- Pozik atera dira opilak bedeinkatu ondoren Hondarribiko Jasokunde eta sagarrondo parrokiatik, baina zer ospatu dute?
Neska 1.- Opilaren eguna.
Esataria.- Ama pontekoek beste urte batez tradizioa bete dute.
Kazetaria.- Urtero egiten duzu?
Emakumea 1.- Urtero. Bedeinkatu eta orduan jaten da, bitartean ez.
Esataria.- Kristina Iridoyk, esaterako, Teresa besoetako duen ilobari oparitu dio opila. Tradizioak agintzen duena betez gero, ezkontzen den egunera arte oparitu beharko dio urtero.
Kristina Iridoy.- Ni naiz Teresaren amaidia eta urtero, jaio zirenez geroztik, egiten diot opila.
Esataria.- Elizkizuna amaituta, Guadalupeko zelaietara joatea agintzen du tradizioak, baina eguraldiagatik edo haur txikiegiak dituztelako, herrian bertan gelditzea erabaki dute.
Emakumea 2.- Bai, eguraldia ez dago oso ona, orduan erabaki dugu hemen gelditzea, baina normalean jendea joaten da Guadalupera.
Esataria.- San Marko opila goxoa eta deigarria da, dudarik gabe. Almendraz egindako bizkotxoa du oinarri eta arrautzekin, karameluekin eta txita hori batekin apaintzen dute.
Esataria.- Eta batzuek opila berehala, hementxe bertan jatea erabaki badute ere, beste asko eta asko, tradizioak agintzen duen moduan, Guadalupeko kanpara joango dira, ama pontekoak oparitutako gozokia jatera.
