detalle dokuteka-generico-fitxa

Telebistako lehiaketa (A2B14)

Josuri telebistako lehiaketa batean parte hartzeko deitu diote. Urduri dago, eta Amaiari eskatzen dio prestatzen laguntzeko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Bueno, Amaia, gaurkoan zer nahi duzu, kopiak ateratzea ala eskaneatzea? Maisu bihurtu naiz tramankulu hau erabiltzen.
AMAIA.— Eskaneatzea, motel, beti bezala.
JOSU.— Ados.
Tarte batez isilik egon eta gero.
JOSU.— A! ez nintzen gogoratzen, berri on bat daukat zuri kontatzeko!
AMAIA.— Orain ere izango dugu kontu xelebreren bat...
JOSU.— Telebistatik deitu didate, lehiaketa batean parte hartzeko!
AMAIA.— Deitu egin dizute? Izena emango zenuen, ezta?
JOSU.— Bai, noski!
AMAIA.— Eta ez zenidan ezer esan?
JOSU.— Bueno, lotsa pixka bat ematen zidan.
AMAIA.— Lotsa zuri? Sinestezina!
JOSU.— Kontua da datorren astean joan behar dudala, eta oso urduri nago!
AMAIA.— Kar-kar-kar! Zu telebistan lehiaketa batean? Kar-kar-kar!
JOSU.— Zergatik egiten duzu barre?!
AMAIA.— Barkatu, barkatu, barkatu.

ETENA

AMAIA.- Eta nolakoa da lehiaketa?
JOSU.— Era guztietako galderak dira, eta bi lehiakide. Diru asko irabaziko dut! Bidaia bat egiteko, parrandarako...!
AMAIA.— Bueno, horretarako bestea baino hobea izan beharko duzu.
JOSU.— Horixe, eta izango naiz... Baina ez dakit nola prestatu: zer irakurri, zer kontsultatu... Horregatik nabil urduri.
AMAIA.— Astebetean prestatu nahi duzu?
JOSU.— Bai, badakit ezinezkoa dela, baina sikiera gauzatxo batzuk freskatu...
AMAIA.— Niri oso zaila iruditzen zait astebetean prestatzea, Josu.
JOSU.— Bueno, zuk lagunduko didazu, ezta?
AMAIA.— Nik? Nola nahi duzu laguntzea?
JOSU.— Ba ez dakit! Yoga egiten, edo Pilates, edo kontzentratzeko ariketak...
AMAIA.— Baina, baina zer uste duzu, maisu budista bat naizela?
JOSU.— Sorgina bai behintzat!
AMAIA.— Eta ni aurkezten banaiz?
JOSU.— Ez, mesedez, zuk irabazi egingo didazu eta!
AMAIA.— Bai, zera!
JOSU.— Bueno, oraingoan ni joango naiz, eta gero gerokoak.
AMAIA.— Bueno, ikusiko dugu! Goazen, Einstein!
 

detalle2

Document library

A2
01-27-2016

x61pRelaContWAR

16239129
00:02:16

x61pViewCountWAR

4194

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR