Docutec
Xabi Zabaleta eta Go!azen telesaila
Xabi Zabaleta Go!azen telesailaren gidoigile eta produktore eragilea da, eta bideo honetan saioari buruzko hainbat gorabehera kontatu ditu.
1. Lehenengo Go!azen 2008. urtean izan zen. Nondik sortu zen ideia?
Bai, ideia etorri zen, bueno, ETBk berak, garai hartan Joselu Blanco zen programen arduraduna. Eta berak Jabi Elortegi zuzendariari deitu zion eta esan zion “ikusi dut orain musikalak modan daudela, bai High School Musical, bai beste serie batzuk, eta ausartuko zinatekete horrelako, euskaraz zer edo zer proposatzen? Badakit ideia eroa dela, oso eroa dela, jende guztiak ezetz esan dit, ezinezkoa dela…” Eta orduan, Jabik deitu egin zidan, orduan ni juxtu Madrilen nengoen. Eta orduan, Jabi eta biok ETBra joan ginen, gure sinopsitxo batekin eta, Txoriak txori-ren sanba, rap… estilo ezberdinekin. Eta atentzioa deitu (atentzioa eman) zien eta baietz esan ziguten.
2. Zure ustez, zein da arrakastaren gakoa?
Musika, komedia, gertutasuna, euskaraz egiteak, gero guk ere abestiak gurasoentzako (gurasoentzat) abestiak nolabait aukeratzen ditugu, eta, orduan, gurasoek ere gustura ikusten dutela telesaila. Alde batetik, gustura daudelako seme-alabek ikusten dutelako eta, beste aldetik, eurek ere kuriositate puntu hori daukatelako. Eta nik uste dut hor, konbinazio guzti horretan (horretan guztian), hor dagoela. Guk ere apustu handia egin genuen gertutasunagatik. Telesaila emititu aurretik, 50 eskola inguru bisitatu genituen; Donostian Flashmob bat antolatu genuen eta 700 ikasle etorri ziren gurekin dantzatzera; aurrestreinaldiak egin genituen hiriburuetan, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan; gure apustua izan zen ere gertutasuneko apustu bat, ez? Nolabait ikasleek aukera izan zezaten gure protagonistak ukitu, eurekin argazkiak atera, eurekin hitz egin. Eta nik uste dut gauza horiek guztiak eta, antzerkia ere, prozesu horren parte da, gertutasun horrena.
3. Gidoigile eta ekoizle gisa, zer suposatzen du Go!azen proiektuan parte hartzeak?
Nik 17 urte daramatzat ikus-entzunezkoetan lanean, eta beti esaten nuen, edo beti esaten dut, 2008an Antzoki Zaharren Go!azen pelikula eman genueneko egun hura izan zela profesionalki egunik zoriontsuena ziurrenik. Hor inork ez zekien zer pasatuko zen, pelikula oso gutxik ikusita genuen, ez zen euskaraz sekula horrelako gauzarik egin eta, han, antzokia umez eta gurasoz bete zen eta pelikulak izugarri ondo funtzionatu zuen. Ordudanik (Ordutik) Go!azen guretzako (guretzat) zen oso gauza berezia. Eta orduan, Go!zen-ekin berriro antzeko zer edo zer bizitzea egia esan oso pozgarria da eta, gero, etortzen zaizkizu zoriontzera, eskerrak ematera, motxilak edo kamisetekin ea sinadurak ekarri ditzakezun galdetzera… Orduan, egia esan, oso gauza polita da. Kaletik zoaz eta entzuten duzu jendea Go!azen-en abestia kantatzen edo Txantxangorriarena Orduan, gauza horiek izugarri politak dira. Zeren badakizu oso zaila da, oso oso zaila da, eta euskaraz, gainera, are eta zailagoa, eta egia esan izugarrizko ilusioa egiten du.
