Igogailua (A1E05)

Josu kaletik etxera dator eta igogailuan auzokoa ikusiko du. Ez du asko ezagutzen eta ez daki zertaz hitz egin: eguraldia, igogailu zaharra, nongoa den...


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Gabon!
AUZOKOA.— Gabon, bai. Zer pisutara zoaz?
JOSU.— Seigarren pisura, mila esker.
AUZOKOA.— Ondo da, ni zazpigarrenera.
JOSU.— Ia-ia busti gara. Euria hasiko du oraintxe.
AUZOKOA.— Bai, beste bost minutu eta...uf!
JOSU.— Aste osoan euria. Eta bihar ere bai.
AUZOKOA.— Bai, hori entzun dut irratian, igandera arte euria.
 

ETENA

JOSU.— Aizu, berria zara etxe honetan, ezta?
AUZOKOA.— Bai, etorri berria naiz eta datorren astean emaztea eta semea etorriko dira bizitzera.
JOSU.— Ba leku ona da hau: lasaia, argitsua... Gainera, lorategi eder bat daukagu behean.
AUZOKOA.— Bai, niri asko gustatzen zait auzo hau.
JOSU.— Bueno, etxea zahartuta dago eta igogailua ere bai, begira.
AUZOKOA.— Baina ondo dabil, kaxa pila bat igo dut etxe-aldaketa egiteko.
JOSU.— Bai, baina pixka bat berritzea ez dago sobran.
AUZOKOA.— Bueno, iritsi gara, hau da zure pisua, ezta?
JOSU.— E? A! Bai, bai, seigarrena. Mila esker.
AUZOKOA.— Bueno, agur.

A1
02-27-2015
16237121
00:01:32
5656