detalle dokuteka-generico-fitxa

Ez dugu berdin agurtzen

Euskal Herrian ez dugu modu jakinik agurtzeko, edo modu bat baino gehiago daude. Batzuk 'egun on' esaten dute, beste batzuek 'epa" edo 'aupa'; batzuek eskua emango digute, beste batzuek muxu bi. Horri buruz hitz egiten dute audio honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA. Egia esan ja ostegunetan zuek etortzen zaretenean, ez gara agurtzera altxa ere egiten, e?
FELIX. Ja etxean bezala.
ESATARIA NESKA. "Aupa-aupa", "arratsalde on" eta listo, baina ez dizuegu eskua ematen, ez bi muxu…. Baina kontua da, aurreko batean Bilbora joan zen gonbidatu bati Xabik eskua luzatu zion, eskua normal eman nahi izan zion – alegia, modu klasikoan– eta gonbidatuak, aldiz, beste modu informalago horretan heldu zion, alegia, bere eskua Xabierrenaren atzamar lodiaren bueltan jarrita; eta, bueno, horretan aritu ziren segundo batzuez, ba eskuak behar bezala lotu nahian. Eta pentsatzen hasita, konturatu gara batzuetan agurrarekin asmatzea ez dela erraza izaten, bi pertsona muxu alde beretik ematen hasten direnean bezala.
ESATARIA MUTILA. Zuek zelan agurtzen duzue ezezagun bat? Felix, zuk adibidez?
FELIX. E, kontestuaren arabera izaten da. Osea, esan nahi dut nahiz eta ezezaguna izan, ez da ezezagun berdina tabernako kliente ezezagun bat, edo udalekutako pertsona berri bat, edo klase-kide bat… Baina, normalean, mutilena zeran, ni eskua emateko zalea banaiz eta beste pertsonak uzten baldin badu ba kontaktu gehiago eta bizkarrean kolpetxo bat ere bai, eta nesken kasuan ba bi muxu –nire partetik behintzat–. Ba bai, ateratzen da askotan.
ESATARIA NESKA. Ane Miren, zuk ?
ANE MIREN. Ba… ezezagun bat? Ba depende. Igual, eskua ere ez eman. Eta normalean, jendeak muxu bi ematen ditu, baina ni ez naiz oso…
ESATARIA NESKA. Ez zara zalea.
ANE MIREN. Ez, ez, ez.
ESATARIA MUTILA. Zer esaten duzu?, aupa, arratsaldeon?
ANE MIREN. Hori bai, hori bai, baina justu-justu, e? Aupa, esaten dut aupa. Bai, bai, epa, e!
ESATARIA MUTILA. Zigor, zuk zelan agurtzen duzu jendea? Ezezagunak, e?
ZIGOR. Bai, egia esan eta kuriosoa da eta orain aipatu duzula hori behatz lodia gainetik eta hori, kirol-munduan ezagutzen eta joaten naizenean hortik eta beste lasterkari batzuk eta aurkezten dizkidatenean, badago ohitura goitik heltzeko hori, ez? Zuk esan duzun moduan, ba eskua normal eman beharrean goitik heltzearena . Eta hola, ba kirol-munduan hola ematen dut; bestela, banaiz eskua ematekoa, eta neskei bi muxu… segun, berak ikusten badut aurreneko pausoa ematen duela bai, baina bestela ni hola lotsatia naiz.
ANE MIREN. Ja eta hola geratzen zarenean, en plan de muxu bat, ez, ez, ez,  bai, bai, bueno ez, eta…
ESATARIA MUTILA. Ba halakoetan eman eta ja esta.
ZIGOR. Baina ni ez naiz aurreneko pausoa ematen duena.
ESATARIA NESKA. Baina muxu ematen duzue edo masaila jarri horrela?
ZIGOR. Muxua, muxua eman.
ESATARIA NESKA. Muxuak berez ja, gaur egun dira masaila masailaren kontra halako gauza.….
ZIGOR. Eta batzuk oso …
ESATARIA NESKA. …. arraro bat.
ZIGOR. …. grazia ematen dute masaila masailaren kontra eta mua.
ANE MIREN. Aaaa!
ESATARIA MUTILA. Bueno eta beste batzuek berbetan jarraitzen dute.
ANE MIREN. Kar-kar.
ZIGOR. Bai, hori da: muxu ematen dauden bitartean eta hitz egiten jarraitzen dute.

ESATARIA MUTILA. Orduan, non dago muxua, ez?
ZIGOR. Hori da. Ez, eta gero ja da eta Kanariar irletara joaten naizenean han mutil zein neskek, denek kristoren besarkadak ematen dizkizute eta bi-hiru-lau muxu eta, bueno, familiakoa izango bazina moduan.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
06-04-2015

x61pRelaContWAR

16269262
00:02:53

x61pViewCountWAR

7144

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR