detalle dokuteka-generico-fitxa

Psikoanalistaren kontsultan

Mikel Plazaola psikoanalista da, EHUko irakaslea, eta Psikologia fakultateak antolaturiko klinika psikoanalitikoari buruzko masterra zuzentzen du.

Psikoanalisiaren nondik norakoez jardungo du irratsaio honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ARANTXA ITURBE. Ez dakit psikoanalistaren kontsultan kafea hartuz egoterik badagoen. Mikel Plazaola, arratsalde on.
MIKEL PLAZAOLA. Egoterik, egoterik, bai.
ARANTXA ITURBE. Egoterik bai.
MIKEL PLAZAOLA. Jeneralean ez da serbitzen, baina. Bai. 
ARANTXA ITURBE. Baina igual ez da giro txarra, ez?
MIKEL PLAZAOLA. Beno, jendea ez da umorean egoten hola, kaferik hartzeko, baina bai. Berez, hartu, hartu liteke baina…
JAIME OTAMENDI. Zain egoten da ba hor, urduri?
MIKEL PLAZAOLA. Urduri baino gehiago, nik uste dut norbera bere baitan, bere istorioetan sartuta, eta bere gauzetan, ez? Eta, beno, nolabait isilgune bat eskaintzen da jendeak hitz egin dezan eta orduan kafetarako denbora asko ez.
ARANTXA ITURBE. Psikoanalisiak zure bizitza alda dezakeela esan dugu, eta zergatik. Ba horren erantzuna, hori esan zuenari galdetzea izango da egokiena, eta juxtu oraintxe hitz egin duen gizon hau da, hori esan zuena. Mikel Plazaola jauna.  Bera psikoanalista da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle.
MIKEL PLAZAOLA. Bai.
ARANTXA ITURBE. Eta zuk zuzentzen duzu Euskal Herriko Unibertsitateko psikologia fakultateak antolatutako klinika psikoanalitikoari buruzko masterra. Psikoanalistarekin hitz egin behar dugu aulkian eserita edo sofan egiten da?
MIKEL PLAZAOLA. Bi moduetara. Bi moduetara. Segun. Askotan aurrez aurre, beste batzuetan eserita, pixka bat norbera bere baitan bezala, eta askotan, etzanda, pelikuletan ikusten denaren antzera. Bai.
JAIME OTAMENDI. Eta zera esaten ari ginen?: gauzak aitortzea eta kanporatzea ona izaten dela.
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Bai.
JAIME OTAMENDI. Hori, hori entzun izan dugu behintzat psikologian, ez?
MIKEL PLAZAOLA. Bai.  Gauza bat aitortu: ez da beti aitortu behar. Esatea nahikoa da. Ez? Zergatik? Aitorpenak ja beste esanahi bat dauka…
JAIME OTAMENDI. Beste esanahi bat dauka, eta gure gizartean gehiago, ezta?
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Bai.
ARANTXA ITURBE. Zeuri irakurritakoa beste elkarrizketa batean, Mikel: “denok gara oso artetsuak  geure burua engainatzen. Bai gauza onetarako, eta baita txarretarako ere. “
MIKEL PLAZAOLA. Eta ez zaudete ados ala?
ARANTXA ITURBE. MIKEL PLAZAOLA. (barreak)
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Esan ohi da.
JAIME OTAMENDI. Psikoanalista da-eta…
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Klaro. Klaro.
ARANTXA ITURBE. Bai.
JAIME OTAMENDI. Frontoi-lana egiten du: galdera bota…
ARANTXA ITURBE. Bai.
MIKEL PLAZAOLA. Hain zuzen ere.
JAIME OTAMENDI. Eta pilota bueltan, errebotean, errebote…
MIKEL PLAZAOLA.  Bai. Aber, azken finean guk gure sufrimenduetatik aldentzeko eta gaizki sentitzetik aldentzeko egiten ditugun maniobrak izaten dira. Azken finean guk geure buruari istorio bat kontatzen diogu, eta geure buruan istorio hori sinistu egiten dugu. Gainera, beharrezkoa da. Esan nahi da: bestela bizitza ez da oso gozoa izaten gehienetan, eta orduan hor, horretan bizi ahal izateko, ba gutxi gorabehera konposaketa bat egin behar da. Gertatzen da konposaketa horretan gehienetan alde onak azpimarratzen ditugu eta gustukoen ez ditugun aldeak ba pixka bat tapatu, ezkutatu, edo dena dela ez? Eta horregatik esan, esan nuen momentu horretan hori.
JAIME OTAMENDI. Hori esan behar nizun, ez?: bestela infernu bat izango litzateke bizitzea.
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Berez batzuetan hala izaten da…
JAIME OTAMENDI. Oso sintzeroak izango bagina beti, eta gure burua ez bagenu, ez bagenu kontsolatuko…
ARANTXA ITURBE. Zure burua ezagutzeko metodoa da, eta sendatzeko.
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Bai.
ARANTXA ITURBE. Zer sendatzeko?
MIKEL PLAZAOLA. Bigarren ordenean. Esan nahi da hain zuzen, beno, norberak… hori ya klasikoek esaten zuten, Grezia Zaharrean esaten zen: nork bere burua ezagutuz nolabait pertsona bat liberatu egiten da, askatu egiten da. Eta besteak esaten zuena: egiak libre egingo zaituzte, ez zoriontsu. Bi gauza diferenteak dira. Orduan, hain zuen, norberak bere burua ezagutzeak baimentzen dio, laguntzen dio hobeto kokatzen, bai bere sentipenetan, sufrimenduan, eta abar.
ARANTXA ITURBE. Mikrofonoa inguratzea nator  pixka bat…
MIKEL PLAZAOLA. Bai.
ARANTXA ITURBE.  hobeto entzuteko…
MIKEL PLAZAOLA. Beti esaten didate oso baxu hitz egiten dudala. Bai.
ARANTXA ITURBE. Lasai hitz egiten duzu.
MIKEL PLAZAOLA. Bai. A bai?
ARANTXA ITURBE. Ez?
MIKEL PLAZAOLA. Beno.
ARANTXA ITURBE. Bai.
JAIME OTAMENDI. Psikoanalista da.
ARANTXA ITURBE. Eta horrelakoak dira. Nik ezagutzen dudan lehendabizikoa zara.
MIKEL PLAZAOLA. A bai?
ARANTXA ITURBE. Bai.
JAIME OTAMENDI. Ez duzu aitortu behar zenbat aldiz joan zaren psikoanalistarengana?
ARANTXA ITURBE. Ez. Aitortuko dizut peli…
MIKEL PLAZAOLA. Multak ordaintzen dituzunean, orduan hori !
ARANTXA ITURBE. Aitortuko…
JAIME OTAMENDI. Eta beharrarena ez dugu ezer esan.
ARANTXA ITURBE. A, hori. Hori.
MIKEL PLAZAOLA. Nola beharrarena?
ARANTXA ITURBE. Beharra izango ote genukeen ba!
MIKEL PLAZAOLA. A,beno,  ni horretan ez naiz sartuko. Baina beno.
ARANTXA ITURBE. Baina zuk antzemango duzu noiz duen pertsona batek beharra, edo noiz komeniko litzaiokeen.
MIKEL PLAZAOLA. Bai. Bai. Komeni, komeniko litzatekeen esan liteke, baina beharra  norberak sentitu behar duen zerbait da. Hori ezin du inork beste baten ahol, aver, beste baten ordez joan, nolabait esateko, ez? Beharra norberaren demandan sortzen da, norberak beno ba, ya zerbait jasanezina egiten zaionean  edo bere burua ezagutu nahi duenean, hain zuzen. Orduan sortzen da holako zerbait egitearen beharra.              
(telefono-hotsa)
ARANTXA ITURBE. (barreak) Hartuko dut. 
JAIME OTAMENDI. Eta orain, falta zen telefonoa.  Ze gaur, ze telefono-festa daukagu gaur hemen? Beharrarena esan diguzu norbera konturatu behar dela, Mikel, baina nola konturatzen da norbera?
MIKEL PLAZAOLA. Honbre!
JAIME OTAMENDI. Ze ez da erraza. Ez da oso…
MIKEL PLAZAOLA. Tira. Ez. Ez.
JAIME OTAMENDI. Zauri bat egina duenak segituan badaki medikuarengana joan behar duela, ezta?,  eta laguntza behar duela, baina…
MIKEL PLAZAOLA. Bueno, nolabait, psikiko mailan edo animiko mailan berdin gertatzen da. Momentu batzuetan badaude denok ezagutzen ditugun indikadore batzuek gauzak gaizki sentitu arazten digutenak,  eta abar, jasanezinak bihurtzen zaizkigunean hori da momentua. Angustia denok ezagutzen dugu, tristura ere bai, gaizki egotea ere bai. Hau, egoera hauek pairatu ezin direnean edo norberak, norberak buelta eman ezin dionean, orduan sortzen da beno ba, norbaitengana joan beharra, ez? Eta hori gainera, nahiko garbi sentitzen den zerbait da… askotan. Beste kontu bat da zer egiten den horrekin. Askotan izaten da: “e, nik baino hobeto zeinek ezagutuko nau? Edo nik seguru badezakedala nire buruarekin, edo nire arazoekin… Beno, hori bai. Baina sentitu, sentitu, garbi sentitzen da.         
JAIME OTAMENDI. Norberak sentitzen du beharra.
MIKEL PLAZAOLA. Bai.
JAIME OTAMENDI. Baina gero behar bada, lotsa ere bai, ez?
MIKEL PLAZAOLA. Bai.
JAIME OTAMENDI. Hori…
MIKEL PLAZAOLA. Hor sortzen dira zaitasunak, aurreneko erresistentziak, aurreneko “bai, nahi nuke, baina ezin dut”,
JAIME OTAMENDI. Gertatzen da edo topiko bat da? 
MIKEL PLAZAOLA. Ez. Ez. Ez.
JAIME OTAMENDI. Ez. gertatzen da.
MIKEL PLAZAOLA. Gertatzen da, eta nahiko unibertsala da.
JAIME OTAMENDI. Ya.
MIKEL PLAZAOLA. Denoi gertatzen zaigu zerbait egin nahi dugunean, beno ba oztopoak aurkitzen ditugu edo jartzen dizkiogu geure buruari., ez?
JAIME OTAMENDI. Eta neurrietan ez dago problema askotan?
MIKEL PLAZAOLA. Nola neurria?
JAIME OTAMENDI. Neurria, angustia, pena, tristura… baina nork jartzen dio bere buruari termometroa? Angustia…
MIKEL PLAZAOLA. Norberak bakarrik. 
JAIME OTAMENDI. Ya.
MIKEL PLAZAOLA. Norberak bakarrik. Hori bai dela, eta adibidez, askotan psikologia eta psikoanalisian ez datoz bat ados horretan. Adibidez, ez? Inork ezin du beste baten, beste batekiko esan nahiko angustia ote duen, nahikoa tristura ote duen edo nahiko gaizki ote duen, norberak bakarrik esan dezake hori. Zergatik? Zuri neurkera bat egiten dizute, eta bai, angustian dauka 15 edo 17 ateratzen zaizu; hori zer da? Asko, gutxi? Zeinek esan lezake? Hain gauza pertsonala eta intimoa da esateko, norberak bakarrik hartu dezakeen erabakia dela. Eta gainera erabaki inportante bat da eta batzuetan esaten da: beno, komeni da denbora pixka bat hartzea horrelako erabaki bat hartzerakoan, ez? Ez  aurreneko kolpetik, pim-pum, hola, ero moduan, baizik pixka bat hartu denbora, hartu lasai, ikusi, probatu…
JAIME OTAMENDI. Ze baldintza ditu ba psikoanalisiak?
MIKEL PLAZAOLA.  Beno, maiztasun handi bat jeneralean. Astean, edo bi astetik hainbat sesio egiten dira… Maiztasuna batetik… Beno, Freud-ek berak aipatzen zuen luzidezi bat behar da baita ere, maila… Horrek ez du esan nahi maila intelektuala, baina bai argitasun maila bat nolabait norbere buruaz jabetzen joateko. Hori izaten da batzuetan, adibidez, zailtasuna ekar lezakeen egoera, urritasun intelektualak direnean eta abar. Hor gauza pixka bat berezia bihurtzen da. Luze, luzerako lana izaten da, ez da momentuan bukatzen den zerbait, baizik luzerako lana… eta horrek, noski, baldintzak suposatzen ditu, ba bai betikoa, ekonomia aldetik, eta abar, ezta?, denboraren disponibilitatean.   

detalle2

Document library

B2
10-29-2003

x61pRelaContWAR

  • Plazaola , Mikel
16234316
0:07:06

x61pViewCountWAR

4724

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR