detalle dokuteka-generico-fitxa

Psikoanalisiaz berbetan

Psikologiako beste terapia-mota batzuek baino zabalkunde handiagoa izan du gure artean psikoanalisiak. Nobelek, artistek eta zineak, batez ere, hitzetik hortzera aipatu dute teknika horrekin lotutako gaiak: psikoanalistak, dibana, neurosia, ametsen garrantzia... Terapia hori zertan datzan gehixeago jakiteko, Idoia Agirre psikoanalistari egin diote elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Hemen duzu elkarrizketa horren zati bat.

Hiztegi lagungarria:

ASOZIAZIO LIBRE. Asoziazio askea, lotze askea.
Psikoanalistek dio ez duela kontrolatu behar burura datorkiona, asoziazioa askea egiteko.
EZINEGON, ONDOEZ. Ondo ez sentitzea, ondo ez egotea.
Psikoanalisiari ekin dio bere baitan ezinegon handia duelako.
GATAZKA.
Borroka.
Profesionalaren lana da gatazkak non dauden antzeman eta konponbidean jartzea.
HARREMAN-EREMU.
Harremanetarako espazio edo esparrua.
Psikologoaren eta pazientearen artean garrantzitsua da harreman-esparrua lantzea.
HAURTZARO.
Haur-denbora.
Haurtzaroak garrantzia handia omen du gure izaeran.
OINAZEA ARINDU.
Mina gutxitu.
Hitz egin ezazu eta, hartara, zure oinazea arinduko da.
SAIO.
Ekitaldi, bilera.
Psikologoak esan dio 10 saiotan konponduko diola bere arazoa.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Idoia Agirre psikiatra da eta psikoanalista ere bai. Nor joaten da psikoanalistarengana?, zer problemarekin joaten da jendea?, zer esanez joaten da?
IDOIA AGIRRE. Bueno, ondoeza luze baten ondorioz, ezta? Nire esperientzian, behintzat, jendea etorri da eta aurretik saiakera asko edo batzuk egin ditu oinazea arintzeko, ez? Igual, egon da psikiatrarekin, medikazio bat hartu du edo egin ditu beste saiakera motzagoak… azalean gelditu da. Orduan, nahiz eta hobekuntza bat izan momentu batean gero berriz ere itzuli da sintomatia antzekoa, ezinegon bat eta bizitzaren aurrean holako beldurra edo kikilduta sentitzea. Orduan, bide luze bat egin du askotan psikoanalisi bat eskatzera datorren batek. Ezinegon, ondoeza… eta ulertzen ez den, norberak ere bere baitan eta bere egoerari begira ulertzen ez duen ondoeza. Adibidez, ezkonduta nago, seme-alabak ditut, lan bat daukat, baina ni ez nago ondo. Ez nago ondo, ez dut bizitzarekin disfrutatzen, eta zergatik gertatzen da itxuraz dena daukadanean? Hori izan daiteke pixka bat perfilik nagusienetako bat. Zer arraiogatik ez naiz izan beharko nukeen bezain zoriontsu, dena baitaukat. Esajeratuz, baina askotan ez da oso gaizki d(ih)oan norbait, baizik kanpoko zerbait galdu duelako edo…horiek ere izan daitezke krisi-faktoreak baina sakonean… eta sakoneko lan bat egiten duenak sakoneko zerbaiten bila joan nahi du, eta “ni zergatik ez naiz izan beharko nukeen bezain zoriontsu?”.
ESATARIA. Zer egiten duzu psikoanalisi-saioetan?, zer egiten da?
IDOIA AGIRRE. Psikoanalisia da biren arteko lana da. Hor eremu, harreman-eremu bat sortzen da, eta eremu hori eraiki bien artean, denbora behar du, historia bat entzuteko, ikusteko zeintzuk diren gatazkak, eta gero ikusteko zerekin lotuta dauden gatazka horiek. Haurtzaroko historia ere errepasatu egin behar da eta poliki-poliki eremu horretan landu pixka bat, ez. Jardin bat balitz bezala ere uzta egin eta gero, ba, jaso. Eta horregatik aldaketak denbora behar du hori dena egiteko, denbora batean aritu behar dute lanean bi pertsona horiek.
ESATARIA.  Saio asko egin behar dira eta. Zuregana doanak dena kontatu behar dizu?, guztiz biluztu behar du?
IDOIA AGIRRE. Eskatzen zaio analisia egiten duen pertsonari, eskatzen zaio asoziazio librea deitzen dioguna. Saioan dagoen bitartean esan dezala burutik pasatzen zaion guztia, pentsatuz denak daukala bere garrantzia, ez dezala zentsura, bizitza normalean daukagun zentsura hori, “hau ez dut esango, bestela zer pentsatuko dute”. Zentsura hori ahalik eta gehiena kontrolatu dezala, eta orduan esan dezala okurritzen zaion guztia, edozer… txorakeria iruditzen bazaio ere, edo… agresiboa iruditzen baldin bazaio ere, edo erridikuloa, edo haurkeria bat iruditzen bazaio. Pixka bat printzipioa hori da, analizatuaren aldetik asoziazio librea eta psikoanalistaren aldetik atentzio flotantea deitzen zaiona: entzun, baina entzun helbururik gabe, entzun esan gabe hau esan behar diot, edo horra joan beharko luke. Entzun, atentzio flotanteak esan nahi du psikoanalistak entzuten diola analizatuari eta baita bere baitan sortzen den oihartzun horri. Horregatik da eremua aipatzen nizuna, ez delako, “bai, nik esango dizut zer egin behar duzun”, ez da hori, hori ez da psikoanalisia, hori beste terapia-klase bat da, ez?

detalle2

Document library

B2
02-04-2014

x61pRelaContWAR

16236273
00:04:01

x61pViewCountWAR

6080

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR