Hilekoagatik baja?

Emakume batzuek oso gaizki pasatzen dute hilekoa edo menstruazioa daukatenean. Baja hartu beharko lukete horrela daudenean? Lege-proposamen bat dela-eta, eztabaida piztu da Italian. Onartuko balute, Europa mendebaldeko lehenengo estatua izango litzateke.

Telebistako erreportaje honetan ikusi daitekeenez, emakumeen artean ere denek ez dute begi onez ikusten hilekoa izateagatik baja hartzea. Zuri zer iruditzen zaizu?


Transcription:[+] Transcription:[-]

OFF ESATARIA. Hilero 3 eguneko baja menstruazioak sorturiko minagatik. Ez, ez da utopia bat, Italiako diputatu-talde batek egindako lege-proposamena baizik. Neurriak eztabaida bizia eragin du, eta blogari eta ekintzaile gehienak alde agertu dira emakumeen eskubideak babesteko modu bat dela aldarrikatuz. Baja hartuko lukete soilik dismenorrea sufritzen duten emakumeek, hau da, hileroko mingarria dutenek. Legearen sustatzaileek uste dute garrantzitsua dela patologia hau egon badagoela aitortzea.
KORRESPONTSALA. Baina badira ekimen honen aurka altxatu diren emakumeak ere, kalterako izan daitekeela argudiatuz. Askok uste dute sakondu egin dezakeela emakumeen aurkako bazterkeria. Italian, emakumeek, batez beste, gizonezkoek baino % 20 gutxiago irabazten dute.
OFF ESATARIA. Are gehiago, Italiako emakumeen laurden bat lanetik kaleratu egiten dute haurdun geratzen denean.
NESKA. Ez gara mundu ideal batean bizi. Eta nik uste dut enpresek aprobetxatu egingo dutela baja hartzen duten emakumeak zigortzeko.
EMAKUMEA. Estatuak herritar guztiak babestu behar ditu, eta hau modu bat da auzia normalizatzeko.
OFF ESATARIA. Asiako herrialdeak aitzindariak dira honetan. Japoniak, Hego Koreak eta Indonesiak onartuta daukate antzeko lege bat. Eta Italia lehena izan daiteke mendebaldean.

B1
11-27-2017
16177034
00:01:23
3810