Docutec
Bizilagunen elkarteak
Garbiñe Alkorta Atxuriko auzoko bizilagunen elkarteko kidea da, eta harreman hori nola bizi duen kontatu digu.
Zein harreman duzu zure bizilagunekin?
Ona, bai, ona da harremana. Ez daukat arazorik. Baina, bueno, uste dut bizilagunekin daukagun harremana edo beste edozein pertsonarekin daukagun harremana antzera kudeatzen ditugula, ezta? Osea badaukagu harremana batzuekin eta beste batzuekin ez daukagu harremanik. Orduan saiatu behar dugu harremana daukagun horrekin, pues ahalik eta onena izaten eta ez daukagunarekin pues agian lortuko dugu eta ez bada, ez doa inora.
Bizilagunak ezagutzeak zer alde on eta txar ditu?
Ba ezagutuz gero, eta beharren bat edukiz gero, beraiengana jotzea daukagu. Era berean, ezagututa, gure bekatutxoak berehala jakingo dira auzoan, bai? Eta ezagutu ezean, baliteke pues norbaiten beharra edo edukitzea eta nora jo jakin barik egotea, baina, pues, anonimoago ibiliko gara, lasaiago auzoan.
Zertan aldatu da bizilagunen arteko harremana?
Egongo da desberdintasunik, bai? Gaur askoz ere indibidualistagoak gara, hori egia da. Garai hartan, pues, emakumeak batez ere, gehiago zeuden auzoan, etxean, sartuta. Gaur egun, zorionez, emakumeok ere beste edozein bezala, pues, lanera ateratzen gara, mugimendu handiagoa dago… Beraz, desberdintasun batzuk egongo dira baina ez dut uste desberdintasuna izango denik jendea bata bestearekin konpontzeko era. Nik uste dut hori, pues, ahal denean egiten dela eta egiten zela lehen ere.
Herri txikitan edo hirian, harremana bera da?
Nire ustez ez, uste dudalako herri handietan, azken finean, gune txikietan mugitzen garela gehienok eta beti betiko gunean. Beraz, nahiz eta herria bera edo hiria handia izan, bakoitzaren esparrua horixe da. Orduan uste dut oso antzekoa dela elkarbizitza hiri handi bateko gune zehatz batean eta herrixka txikiago batean.
Zer da Atxurigorri?
Atxurigorri Atxuriko auzoko elkartea da, duela lau bat urte sortu zen lagun batzuk, bueno auzoan bizi den lagun-talde batek sortu zuen eta helburua da hobeto bizitzea. Hobeto bizitzea auzoan, auzoak izan ditzakeen beharrak pixka bat plazaratzea eta lan egitea horiek lortzeari begira, presentzia ere bada. Edo jaiak antolatzea edo erakusketaren bat, kanpoko jendea hurbil dakigun, bueno, helburuak bat baino gehiago dira. Baina gutxi gorabehera horiek: hobeto bizi, ikus gaitzatela eta entzun gaitzatela.
