detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Bizilagunak ezagutzen ditugu?

Batzuek nahiago dugu haiekin harremanik ez izan; beste batzuk bizilagunen elkarteetan sartzen gara... Kontua da haiekin bizi behar dugula.

Konturatu gabe gatzik gabe geratu gara edo olioaren azken tantak arrautza frijitua egiteko erabili ditugu, eta orain ezin dugu solomorik egin… Gaueko hamarrak dira eta bi aukera ditugu: batetik, gatzik gabe afaldu edo prestatzeko oliorik behar ez duen zerbait egin; bestetik, bizilagunari atea jo eta mesedea eskatu. Zuk zer egingo zenuke? Zure bizilagunak ezagutzen dituzu?

Hirian ala herrian, kalean edo auzoan, etxe txikian ala handian, gertuago edo urrutiago, denok ditugu bizilagunak. Atariko bilerak, garbiketa, administraria hautatzea, igogailua jartzea, auzoko errepidea konpontzea, zaborrontzia kokatzea… hainbat gai gatazkatsu izaten dira, eta denon artean erabaki beharrekoak. Batzuetan, errazagoa izango da, eta, beste batzuetan, zailagoa, baina elkarbizitza ona izatea da egokiena guztiontzat.

Auzoan zerbait egitea eskatzeko edo proposamenak udalera helarazteko hobe da taldeka egitea banaka baino. Horregatik, Euskal Herriko txoko askotan bizilagunen elkarteak sortu dira. Bilboko Atxuri auzoan, adibidez, Atxurigorri bizilagunen elkartea sortu zen duela lau urte inguru. Bertako kidea da Garbiñe Alkorta (Bergara, 1971). Berak hamabost urte darama Atxurin, eta bizilagunekin dugun harremana jarrera-kontua dela uste du.

PERTSONEN KONTUA
Atxuri, Bilboko Ibaiondo barrutian dago, eta 5.100 biztanle inguru ditu. Garbiñe Bergarakoa da, baina, esan bezala, hamabost urte darama Bilbon. Bera lau etxebizitzaz osatutako atari batean bizi da: “Atxurin edo Bergaran, nire ustez, bizilagunen arteko harremana pertsonen kontua da. Nire bizilagunekin oso ondo konpontzen naiz, ezagutzen ditut”. 

Gaur egun, duela 50 urte baino indibidualistagoak gara, eta horrek eragina izan du gure arteko harremanetan. “Gainera, lehen, emakumeak etxean egoten ziren, eta, gaur egun, zorionez, hori ere aldatu egin da. Horrek zeresana eduki dezake bizilagunen arteko harremanean. Hala ere, norberaren kontua dela iruditzen zait”, azaldu digu Alkortak. 

Bizilagun batzuek egunero hitz egiten dute elkarrekin, eta beste askok inoiz ez dute elkar ezagutzen: “Nire kasuan, auzokoarengana jo dezaket arazo bat dudanean, edo zerbait falta dudanean. Gainera, oporretara joaten naizenean, postontzia eta etxea gainbegiratzen dizkidate. Bestalde, egia da: edozein bekatu eginez gero, guztiek jakingo dute”.

ATXURIGORRI BIZILAGUNEN ELKARTEA
Bilbon, ia auzo guztietan osatu dira bizilagunen elkarteak. Horien helburua tokian tokiko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea da. Atxurikoak Atxurigorri du izena, eta sortu zenetik horretan dihardu: “80 bat bazkide gara eta hilean behin biltzen gara, gutxi gorabehera. Hala ere, beharren arabera funtzionatzen dugu. Festak gerturatu ahala, gehiagotan biltzen gara, eta urteko zenbait garaitan lasaiago ibiltzen gara”.

Atxurigorrik bizilagunen partaidetza bultzatu nahi du, beraien beharrei edo interesei erantzuna eman, informazio interesgarria banatu, auzoko balio kulturalak eta urbanistikoak mantendu, beste elkarteekin harremanetan egon… “Lagun talde batek sortu zuen duela lau urte, eta funtzionamendua oso erraza da: diru-sarrera txiki bat ordaindu dugu izena emateko, eta ondoren bileratara joaten gara”, esan digu Atxurigorriko kideak. Berak, parte hartu aurretik, ia kide guztiak ezagutzen zituen, baina askorentzat ingurukoak ezagutzeko aukera paregabea da: “Ez da gauza bera pertsona bat joatea udaletxera zerbait eskatzera edo jende-multzo bat joatea; guk elkarte gisa pisu handiagoa dugu”.

Eta zuk, ezagutzen duzu bizilagunen elkarterik? Parte hartzen duzu edo gustatuko litzaizuke? Zer-nolako harremana duzu zure bizilagunekin?
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zein harreman duzu zure bizilagunekin?
Ona, bai, ona da harremana. Ez daukat arazorik. Baina, bueno, uste dut bizilagunekin daukagun harremana edo beste edozein pertsonarekin daukagun harremana antzera kudeatzen ditugula, ezta? Osea badaukagu harremana batzuekin eta beste batzuekin ez daukagu harremanik. Orduan saiatu behar dugu harremana daukagun horrekin, pues ahalik eta onena izaten eta ez daukagunarekin pues agian lortuko dugu eta ez bada, ez doa inora.

Bizilagunak ezagutzeak zer alde on eta txar ditu?
Ba ezagutuz gero, eta beharren bat edukiz gero, beraiengana jotzea daukagu. Era berean, ezagututa, gure bekatutxoak berehala jakingo dira auzoan, bai? Eta ezagutu ezean, baliteke pues norbaiten beharra edo edukitzea eta nora jo jakin barik egotea, baina, pues, anonimoago ibiliko gara, lasaiago auzoan.

Zertan aldatu da bizilagunen arteko harremana?
Egongo da desberdintasunik, bai? Gaur askoz ere indibidualistagoak gara, hori egia da. Garai hartan, pues, emakumeak batez ere, gehiago zeuden auzoan, etxean, sartuta. Gaur egun, zorionez, emakumeok ere beste edozein bezala, pues, lanera ateratzen gara, mugimendu handiagoa dago… Beraz, desberdintasun batzuk egongo dira baina ez dut uste desberdintasuna izango denik jendea bata bestearekin konpontzeko era. Nik uste dut hori, pues, ahal denean egiten dela eta egiten zela lehen ere.

Herri txikitan edo hirian, harremana bera da?
Nire ustez ez, uste dudalako herri handietan, azken finean, gune txikietan mugitzen garela gehienok eta beti betiko gunean. Beraz, nahiz eta herria bera edo hiria handia izan, bakoitzaren esparrua horixe da. Orduan uste dut oso antzekoa dela elkarbizitza hiri handi bateko gune zehatz batean eta herrixka txikiago batean.

Zer da Atxurigorri?
Atxurigorri Atxuriko auzoko elkartea da, duela lau bat urte sortu zen lagun batzuk, bueno auzoan bizi den lagun-talde batek sortu zuen eta helburua da hobeto bizitzea. Hobeto bizitzea auzoan, auzoak izan ditzakeen beharrak pixka bat plazaratzea eta lan egitea horiek lortzeari begira, presentzia ere bada. Edo jaiak antolatzea edo erakusketaren bat, kanpoko jendea hurbil dakigun, bueno, helburuak bat baino gehiago dira. Baina gutxi gorabehera horiek: hobeto bizi, ikus gaitzatela eta entzun gaitzatela.
 

detalle2

Document library

B1
02-03-2017

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16170865

x61pViewCountWAR

8371

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR