detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskolako liderrak

Edozein taldetan ematen den fenomenoa da "lidergoa". Adin guztietan gertatzen da baten batek besteengan agindu nahi izatea, nahiz eta nerabezaroan nabarmenago izan.

Taldeetan norberak betetzen duen rolaz eta liderren figuraz aritu gara Amaia Vazquez psikologo eta sexologoarekin. Liderra izatea ez da beti aukerarik onena, ez norberarentzat eta ezta taldearentzat ere. Norberaren rola zein den identifikatu beharra dago eta onartu. Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Gaur zurekin hitz egin nahi dugu gai …
Amaia Vázquez. Bai.
Esataria 1. … nolabait mamitsu bati buruz, ezta?
Amaia Vázquez. Bai.
Esataria 2. Beti hor ospetsuak eta…
Esataria 1. Beti, betidanik datorren gai bati buruz eta oraindik ere mahai gainean jarraitzen duen kontu baten inguruan: institutuan eta batez ere, gazte-garaian, nerabezaroan “popu izatea” eta “ popu ez izatea”, popularrak, Amaia Vázquez.
Amaia Vázquez. Bai. Bai. Beno ba egoera hau historikoa dela esan dezakegu, ezta? Hau da, beti jakin behar dugu talde batean rolak egoten direla …
Esataria 1. Bai.
Amaia Vázquez. …eta baita ere botere-kuotak, edo botere espazioak daudela …
Esataria 1. Boterea banatuta egoten dela
Amaia Vázquez. Bai. Bai. Bai. PT edo botere hori badakigu zeren arabera ezartzen den, ez? Ba izaeraren zenbait ezaugarriren arabera, erakarpen fisikoaren zenbait …
Esataria 1. Hori da.
Amaia Vázquez. Ezaugarriren arabera … Gainera, nerabezaroan erakarpen fisikoak, e, zeresan handia dauka …
Esataria 1. Asko markatzen du horrek.
Amaia Vázquez. Asko. Baina baita ere markatzen du adina izatea(k), halako energia baikorra transmititzea(k), hau da, umoretsu izatea(k), alaitasuna(k), ezaugarri horiek ere …
Esataria 2. Bai.
Amaia Vázquez. Ez?, mintzatzeko erraztasuna dutenak ere … Nolabait talde batean sartzen den pertsona batek berehala transmititzen duelako energia baikor bat. Beti dakigu,ez?, liderrak daudela, popularrak eta ez popularrak, ez?
Esataria 1. Hori da.
Amaia Vázquez. Eske azken finean, ez?, lider batek edo popular batek erabiltzen duenean bere boterea … Noski, esan behar dugu, eta lehengoan pixka bat uste dut hitz egin genuela, ez?, esan behar dugu berak egotik erlazio, egiten dituela bere harremanak, hain zuzen ere, ba ezkutatzeko bere txikitasuna, edo bere, bera sentitzeko …
Esataria 1. Berak ere gabezia batzuk ere badauzkala. 
Amaia Vázquez. Hori da. Noski, egotik abiatzen dena edo boterea erabiltzen duena harreman batean adoleszentzian beti, beno adoleszentzian eta helduaroan, beti badakigu “karentziaren” bat duela edo hutsuneren bat badaukala. Gertatzen dena da, nola beste ezaugarri batzuk dituen erakargarriak direnak, horiek ere elikatzen diotela beren boterea eta bere egoa, ez?
Esataria 1. Ja.
Esataria 2. Ja.
Amaia Vázquez. Alegia, esan nahi dut honekin, e, popularrak ez direnak lehian sartzen dira, lehia isil batean ez?, sartzen dira popularrak direnekin, amorrarazten dira, baina gero eta txikiagoak sentitzen dira, ez? Nik beti esaten dut hausnarketa bat egin behar dela. Eta, eta talde, talde batean behar dugu denetik …
Esataria 1. O sea, taldeak nolabait behar du oreka bat, ezta?
Amaia Vázquez. Oreka bat.
Esataria 1. Behar du lider bat, behar du, beti, beno aginte-makila eramango duen norbait, baina … beste aldean ere jende lasaiagoa eta apalagoa eta ere behar du. 
Amaia Vázquez. Hori da. Popularrak direnei beti esaten diegu: “beno, hausnartu ezazue ere bai zergatik daukazuen joera hau, exhibizionismorako joera, inbaditzeko joera …”
Esataria 2. Ospetsuak izateko …
Esataria 1. Ba beno, horixe, taldeko oreka horrena ezta?
Amaia Vázquez. Hori da. 
Esataria 1. Gainera, betidanik datorren kontu bat da, eta gaur egun, noski, oraindik ere jarraitzen du, batez ere gaztetxoenen eta nerabe horien artean, eta orduan …
Amaia Vázquez. beno eta esango nuke beste gauza bat, helduen, helduen artean ere bai e …
Esataria 2. Bai.
Esataria 1. Helduen artean ere bai.
Amaia Vázquez. Bai. Nik ere helduekin lan egiten dut, eta askotan ikusten ditut helduen koadrilak oso adoleszenteak
A bai?
AMAIA.- Eta batez ere, dago ezaugarri bat: oso inportantea da zer nolako autonomia-kuota onartzen duten koadrilaren barruan, ez? Eta kuriosoa da edo bitxia da 36 urteko koadrila batean batek egiten badu pixka bat bere bizitza propioa ere bai, Jesus … Niretzako planteamendua ez da liderra izatea
ESATARIA.- Hori da. Bakoitzak bere rola asumitu eta horrekin ondoen jokatzen jakin.
AMAIA.- Hori da. Hori da. Eta gainera jakin, gure izaeratik  beti zeozer (zer edo zer)  aportatzen diogula taldeari, taldeak  behar duena.
 

detalle2

Document library

B1
01-27-2017

x61pRelaContWAR

16170625
00:03:40

x61pViewCountWAR

5250

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR