Docutec
Ibon Sarasolaren hitza: sexu-abusua eta sexu-gehiegikeria
Ibon Sarasolak "sexu-abusua" eta "sexu-gehiegikeria" formez dihardu eta esaten digu zein hobesten duen.
Ibon Sarasolak "sexu-abusua" eta "sexu-gehiegikeria" formez dihardu eta esaten du, bere iritziz, lehenengoa hobeto egokitzen zaiola aipatu nahi den kontzeptuari.
MAITE ARTOLA.- Ibon Sarasola, egun on.
IBON SARASOLA.- Egun on.
M.A.- Hitz egin nahi dugu gaur sexu-abusu kontzeptu horri buruz; eta sexu-gehiegikeria. Hasteko, gauza bera dira, Ibon?
I.S.- Lehendabizi, hitz bakoitzaren hedadura edo historia edo… segundo batean. Abusu hasiera-hasieratik agertzen da. Leizarragak erabiltzen du ja; eta gero, bai Hegoan eta bai Iparraldean, gehiago Iparraldean, erabiltzen da gaur arte. Egungo Testuen Corpusean 2799 adibide daude. Gehiegikeria, berriz, XX. mendeko kontua da; lehenago ez da inon agertzen. Eta gehiegikeria, gainera, “exceso”, gaztelaniazko “exceso” ordezkatzeko-edo asmatu zen
M.A.- Ez abusu.
I.S.- Ez abusu. Klaro, “exceso” eta abuso”-ren arteko mugak ere ez daude batere garbi, e? Gaur egun gehiegikeria nabarmen gehiago erabiltzen da, e? Oseake, corpus berean 7327 daude; beraz, bi aldiz, hiru aldiz gehiago. Baina, corpus horretan bertan ikusten badugu, hala ere, sexu-abusu sexu-gehiegikeria baino ia doblea. Beraz, hor badago…
M.A.- Esan nahi duzu gehiegikeria hitza adiera horretan gero eta gehiago erabiltzen dela, baina, hala ere, oraindik ere abusu gehiago erabiltzen dela gauza bera adierazteko, ez?
I.S.- Sexu-abusua erabiltzen da, nahiz eta gehiegikeria, orokorrean, abusu baino gehiago erabili, e? Eta, klaro, niri gainera sexu-gehiegikeria, puf! ez ote den sexu-kontuetan gehiegi aritzea-edo… badu beste zera bat; nik uste, askozaz ere egokiagoa dela, zera, abusu. Eta bukatzeko, Euskaltzaindiaren Hiztegian, agertu berri den hiztegian, abusu agertzen da eta adibide klabe batekin, gainera: “Herritarrek salatu dute soldaduek sexu-abusuak egin dituztela”
M.A.- Eta aditz-forma nola litzateke?
I.S.- Egin, dudarik gabe. Hor ere adibidea horregatik dago ondo. Esaten du “Herritarrek salatu dute soldaduek sexu-abusuak egin dituztela”. Dudarik gabe, egin, nik uste.
M.A.- Abusatu ere balekoa ematen duzu?
I.S.- Ai! Beste kontu bat da hor abusurekin, abusatu..., baina nik ez nuke inongo problemarik abusatu erabiltzeko.
M.A. – Esaten dut ze, Berrian, adibidez, eta… bueno ba, Juan Kruz Mendizabal apaizaren kasu horren harira, eta oker ez banago, titular nagusia zen, Iñaki, “Nitaz abusatu zuen”, ez dakit…
IÑAKI PETXARROMAN.- Bai, eztabaida eduki genuen, gure artean, nola eman hori eta, bueno, nolabaiteko ñabardura… abusu egin edo abusatu ñabardura bat ikusten genuen.
M.A.– Esan zenuten “Sexualki abusatu zuen nitaz”, sexualki abusatu.
I.P.- “Abusatu zuen”, bai. Baina abusu egin edo abusatu bi hitz horien azepzioetan (adieretan) ikusten genuen halako karga bat, handiagoa abusatu hitz horretan.
I.S.- Egokiagoa da abusatu.
I.P.- Eta hala erabaki genuen. Hala erabaki genuen, bai.
M.A.– Ibon Sarasola, eskerrik asko.
I.S.- Ez horregatik.
M.A.– Ondo segi.
