detalle dokuteka-generico-fitxa

Ibon Sarasolaren hitza: Akabatu vs Hil

Ibon Sarasola hiztegigileak argibideak ematen ditu "akabatu" eta "hil" aditzen gainean.

Ibon Sarasola hiztegigileak argibideak ematen ditu akabatu eta hil aditzen gainean. Laburbilduz, esan daiteke akabatuk hilek ez dituen konnotazioak dituela.

 

Jatorrizko esteka

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Ibon, egun on; eta urte berri on.
IBON SARASOLA.- Baita zuri ere.
M.A.- Bueno, ni atzo izan nintzen Getariara prozesioan joan zen horietako bat. Esan zuten balea hori Getariako portura etorri zela hiltzera; besteak beste, bada, argalegi zegoela, eta hori da zabaldu zena. Eta guri sortu zitzaigun zalantza bat, Ibon, ea argitzen diguzun: animalia hil egiten ote den edo akabatu. Bueno hemen erredakzioan sortu zen zalantzetako bat izan zen hori. Zuk nola ikusten duzu hau?
I.S.- Berez, nik uste, berez, bai pertsonak eta bai animaliak, berez, hil egiten dira. Kontua da zuk hiltzen duzunean. Hola, bi hitzetan esateko, esango nuke piztiak, denak, akabatu egiten dituzu, ezta? Pertsonak ez dituzu akabatzen, ez baldin bada piztiatzat hartzen badituzu (sic). Nik etxean zenbat aldiz entzun dut  ama ernegatzen jartzen zenean “Ja eta akatuko haut”, baina hola zera horretan: piztiatzat-edo jotzen zaituztenean-edo; normalean ez. Normalean eta… baleak, adibidez, ez dira ehizatzen, erdaraz bezala, baizik arrantzatzen dira, edo harrapatzen dira.
M.A.- Nerea Azurmendi, Maite Ubiria, Joseba Arruti eta Ibon Sarasola, ondo segi.

detalle2

Document library

B2
01-10-2017

x61pRelaContWAR

16170073
1:21

x61pViewCountWAR

5705

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR