detalle dokuteka-generico-fitxa

Betiko vs betirako

Ibon Sarasolak bere iritzia ematen du "betiko" eta "betirako" hitzen gainean.

Ibon Sarasolak bere iritzia ematen du betiko eta betirako hitzen gainean. Sarasolak, idazle onen adibideak emanez, argi ikusten du gaur egun betirakok betikok ez dituen ñabardurak dituela, eta hortaz, biak dira onartu beharrekoak haren aburuz. Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere biak dakartza.

Jatorrizko esteka

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Ibon, egun on.
IBON SARASOLA.- Egun on.
M.A.- Betiko eta betirako...
I.S.- Bai.
M.A.- …hartu nahi duzu gaur hizpide. Zergatik sortu zaizu honetaz hitz egiteko nahia, Ibon?
I.S.- Ze bereizten ari dira. Momentu batean sinonimoak ziren. Zaharra eta jende guztiak erabiltzen zuena betiko zen, bai iparraldean, bai hegoaldean. XX. mendearen hasieran hegoaldean hasi zen sartzen, zera, betirako, orduan, Euskaltzaindiak, kriterio onez esan zuen “ez, ba, hemen betiko da eta betirako baztertu-edo egin behar da, berrikeria bat da; gainera, euskaldunak bereizten gaituena”. Zer gertatzen da? Azkenean, klaro, betirako segitzen da erabiltzen. Gero eta gehiago erabiltzen da, alde batetik; eta bestetik, hitzak zeratzea, debekatzea-eta… Orduan, momentu honetan, Euskaltzaindiaren Hiztegian agertzen da betiko eta bla, bla, bla: definizioa, eta zerak, eta adibideak. Betirako jartzen du adberbio, edo dena delakoa… eta, zera, betiko. Beraz, sinonimotzat ematen du. Zein da problema? Gaur egun, eta hori oso interesgarria da, betiko eta betirako bereizten ari direla. Autoreak ez ditut aipatuko baina hemen ditut eta autore onak dira, e? “Betiko eztabaida betirako izan ez dadin”. Hor ezin duzu aldatu…
M.A.- Alegia, hor ondo ikusten duzu betirakoren erabilera.
I.S.- Klaro! Plus bat ematen diolako esaldiari adierazkortasunean-edo. Bestea: “Eta betiko obsesioa zen eliza eta estatua erabat eta betirako bereiztea”. Hemen bai, “betiko obsesioa betirako bereiztea”; edo “Hartara behintzat, betiko bere zigorra ez zitzaion betirako bilakatu”. Klaro, hemen badago, zera, ñabardura bat, nik neuk oraindik hiztegietan eta definizio berezi batez ematen jakingo ez duena (sic = dudana), baina han bi hitz diferente daude. Eta, klaro, ezin duzu esan “Ez, betirako kanpora”.  Ez, ez, ezin duzu. Bere bidea egiten ari da. Itxoin pixka bat eta hitz egingo dugu hemendik urte batzuetara.
M.A.- Bueno, eta propina: gaur Kursaal Jauregian izango den Hizkuntza Gutxituen Foroaren inguruan. Guri hizkuntza gutxitu hitz horrek, ba, belarrira ez zigun, ba, behar bezala ematen, Ibon, baina ez dakit nik.
I.S.- Ez naiz batere harritzen. Hori bera gertatu zitzaion…
M.A.- Ze iruditu zitzaigun hizkuntza gutxitua beste hizkuntzak baino gutxiago dela.
I.S.- Bai, bai. Orain dela 30 urte-edo hasi zen hitz hori gure artean agertzen eta Mitxelenak… zuri orain pasa zaizuna pasa zitzaion Mitxelenari. Zein da problema? Emaiozu ordezko bat.
M.A. – Eremu urriko hizkuntza?
I.S.- Klaro, eta oraindik luzeagoa! Hitz bat ez da konpetitiboa… Hori bera gertatu zen, zerarekin, ertain. Filologo guztiok esan genuen desastre hau ezin da. Orduan Mitxelenak berak proposatu zuen, ertain esan beharrean, bitarteko. Hartzen dituzu ertainen zera egongo dira orain korpusetan 40.000 esaldi ertainekin. Hasi zaitez horien ordez jartzen bitarteko eta erdiak baino gehiagok ez dute funtzionatzen. Esaldiak ez du funtzionatzen.
M.A.– Konpetitiboa diozunean da ekonomia... hitzaren ekonomia izan dadila laburra, edo izan dadila hitz bakar bat?
I.S.- Ez, ez, ez,ez! Jendeak onartuko duena. Zuk predika dezakezu eta esan, eta esan: “Eremu urrikoa! Ze ondo gelditu naizen! Begira ze hitz polita!”, baina inork ez badizu segitzen alper-alper-alperrik ari zara.
M.A.– Ba, ulertzen ditut zure planteamenduak. Orain entzun dizudana  opariturekin, sukaldaturekin eta hainbeste hizpide eman duten zure proposamenekin.
I.S.- Es ke bestela ari gara hizketan geure buru… azken batean, geure burua kontentatzeko. 
M.A.– Ibon Sarasola, eskerrik asko. Gaur zortzi, gehiago.
 

detalle2

Document library

B2
12-16-2016

x61pRelaContWAR

16169821
03:44

x61pViewCountWAR

5560

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR