detalle dokuteka-generico-fitxa

Moda, kutsadura eta birziklapena

Modaren industria oso kutsagarria da. Zer egin daiteke horren aurka? Skunk Funk Euskal Herriko enpresak zer egiten duen jakingo duzu telebistako elkarrizketa honetan.

Moda bigarren industria kutsagarriena da Danimarkako Moda Institutuaren arabera. Skunk Funk euskal enpresa ingurugiroa eta langileak babesten dituen ekoizpen-prozesu baten bila ari da, eta horretaz dihardute Ahoz Ahoko elkarrizketa honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

03:55
Ilaski Serrano.- Eta hementxe ditugu guk Maia Curutchet.  Maia, arratsaldeon.
Maia Curutchet.- Arratsalde on.
I.S.- Eta Mikel Feijoo. Skunk Funketik zatozte. Skunk Funk? Skank Fank? Nola esango dugu? 
Mikel Feijoo.- Gura duzun moduan. Denetarik ondo dago.
I.S.- Zuek? Nola esaten duzue?
M.F.- Skank Fank.
M.C.- Gehiago ingelesez hitz egiten dugu egunero; orduan, Skank Fank.
I.S.- Jasangarritasunaren aldeko apustua, azken urteetan egiten zabiltzatena baina, ja, beste urrats bat egiteko…
M.C.- Bai, ba, hastapenetik, egia erran; ba, Skunk Funk azkenean da lan-prozesu bat eta guk beti erraiten dugu, ba, dela nola lan egiten duzun egunero; eta gu hasi gara produzitzen, adibidez, hemen, Euskal Herrian dena, kooperatiba ttipi batzuetan baina, bai, gero handitu gara eta noiz handitu gara [sic = handitu garenean] behartuta izan gara ikusteko beste leku batzuetan nola produzitzen da [sic = den], eta ohartu gara behar dugula ere [sic = ditugu] guk aldatu gure, ba, gure produzitzeko manerak, adibidez, edo gure diseinatzeko manerak, edo sortzeko gauzak. Eta horretan gabiltza eta horregatik baditugu orain hainbeste proiektu berriak  [sic = proiektu berri] arlo ezberdinetan [sic = hainbat arlotan?].
Ruben Abal.- Azkenean “sortu eta bota” horrekin amaitu nahi duzue nolabait, jasangarritasunaren alde, erabilgarritasunaren alde. Hori da apurtxo bat zuek duzuen helburua.
M.F.- Jasangarritasuna moda munduan, nik beti dinot (diot), ze askok esaten deuskue (digute) esate baterako… Bada mugimendu bat gaur egun, eta denda pilo batek, batez ere Ipar Europan, bila dabiltza, ezta?, beste era bateko markak, baina, klaro, azken batean moda denok daukagu behar baino askoz ere arropa gehiago. Osea, industria kontsumista bat da, alde batetik; orduan jasangarritasuna, ba, puntu batera arte [sic = bateraino]; ze jasangarriena izango litzateke bigarren eskuko arropak saldu-erostea; hori izango litzateke. Baina, bueno, guk maite dugu egitea egiten duguna, eta guk maite dugu, ba bueno, onura sortzea, guretzako [sic = guretzat] gehi inguruentzako [sic = ingurukoentzat] eta, bai, ulertzen dugu… beharrezkoa da, gu lehenik eta behin hobeto sentitzeko geure buruagaz (buruarekin), hori beste era batera egitea; garbiago egitea, eta, ba bueno, berrikuntza horretan ere badagoz (badaude) hainbeste gauza egiteko. Esate baterako, orain Kooperagaz (Kooperarekin) gabiltza kolaboretan (kolaboratzen) oihanak sortzeko asmoz, jaso egiten dabezan (dituzten) —eta saldu ezin dabezenak (dituztenak) egin—  arropak, ba, birziklatzeko, esate baterako.
I.S.- Zergatik aukeratu zaituzte zuek, esate baterako, Innobasque eta honelako jardunaldietan hitzaldiak emateko eta zuen erakusketak egiteko. Maia, bertan izan zinen; aurkezpena egin zenuen; zergatik zarete, besteak beste, eredu zuek?
M.C.- Ba, adibide batzuk ahal nuke [sic = nituzke] eman: ba, joan den urtean hasi gara diseinatzen, benetan, diseinatzaile-ekipoekin, ba, modu ezberdinak [sic = hainbat modu]. Sortu dugu, adibidez, linea bat deitzen duguna Zero Waste. Da…
I.S.- Hondakinik gabe; edo zaborrik gabe.
M.C.- Ba, sobran deus ere (ez) ukaiteko, prozesuan; eta orduan, nonbait, galdegin dugu [sic = diegu] diseinatzaileei oihalaren ehuneko ehuna erabiltzeko; eta orduan, nonbait, hasi dira matematika gehiago egiten; zeren eta  ideia batetik ordez abiatzen [sic = abiatu ordez] , ba hasten dira, ba, kalkulatzen oihalaren zabalera, eta hor sartzen ditugu pieza guztiak, eta, adibidez, kapaz gara gaur egun egiteko soineko bat gastatzen… erabiltzen duena, ba, ehuneko ehuna, ba, oihala. Eta azkenean, industrian hau da aldaketa handi bat, zeren eta, ba, normalean ehuneko hogeita bosta soberan da, eta botatzen da.
 

detalle2

Document library

B2
11-14-2016

x61pRelaContWAR

16169566
03:55

x61pViewCountWAR

7959

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR