detalle dokuteka-generico-fitxa

Nolakoak gara euskaldunak maila afektibo-sexualean?

Azpimarra saioko atala. Ilaski Serranok Iñigo Arandia elkarrizketatuko du. Bederatzi urte bete berri dituen kaixomaitia.eus webguneak inkesta bat du martxan euskaldunon afektibitatea eta sexu-kontuak nolakoak diren jasotzeko.

Besteak beste, maila afektibo-sexualean euskaldunak zoriontsuak garen ala ez jakin nahi izan dute webguneko arduradunek inkesta honen bidez.

Informazio gehiago, kaixomaitia.eus webgunean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ilaski Serrano.- Inkesta edo galdetegi interesgarri bati buruz hitz egin behar dugula, besteak beste, euskal herritarrok ditugun harreman afektibo eta sexualei buruzkoa izan delako. Iñigo Arandia, arratsalde on.
Iñigo Arandia.- Arratsalde on.
I.S.- Kaixomaitia puntu eus webgunetik abiatu duzuen ekimena izan da.
I.A.- Hori da.
I.S.- Urteurrenez zaudete, gainera.
I.A.- Bederatzi urte atzo.
I.S.- San Valentin egunean?
I.A.- Bai. Ez genuen, horrela, erreflexu oso onik izan, baina bueno…mediatikoki fetxa ezaguna da eta… eta orain dela bederatzi urte hori erabaki genuen.
I.S.- Bederatzi urte eta aldaketak web orrian. Aurreko abenduan iragarri zenituzten eta ibili gara geu ere kuxkuxeatzen web orrian. Web orri berritu bat dakarzue eta ez hori bakarrik, bada, berritasun horien artean zerbait gehiago eskaini nahi zenutelako oraingoan.
I.A.- Bai, izan da webgunea, ez webgunea bakarrik, esan bezala, azken webgune honek bazituen, bada, 2009an garatutakoa zen, 2015a bitarte 6 urte, eta sei urte dira eternitate bat  teknologia berrietan. Eta bazuen beharra webgunea bera berritzeko, baina baita ere proiektu bezala, bueno, aurrera, aurrera jotzeko beste modu batera. Eta bueno, lehengo urteko ekainetik abendura bitarte, hor egon zen… bueno, gogoeta lehenagotik, aurretik ere bazetorren, eta hor hasi ginen, pues, gogoeta egiten zer izan behar duen kaixomaitia puntu com, eus egun, eta… eta pixka bat ikusi genuen Interneten indartsu izan nahi genuela, baina baita Internetetik kanpo ere, pues bueno, ezagutzera ematea webgunea zer zen eta proiektua zer zen. Eta hortik atera genituen beste, bueno, bi zutabe nagusi. Alde batetik, bloga, hau da, harremanak eta sexuari buruz gehi beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, baina betiere harremanak eta sexuarekin erlazionatutako gaiei buruz, bueno, mahai gainean jartzeko gai ezberdinak, eta gogoetarako tresna bat bloga izango dena. Kolaboratzaile ezberdinekin abian jarri nahi duguna. Jadanik pare batekin hitz egin dugu eta horretan jarraituko dugu. Eta bestetik, beste parte inportante bat bazen ere, ekintzen atala deitu dioguna, eta da Internetetik kanpo jendeak elkar ezagutu dezan, giro euskaldun batean, bai, eta elkar harremantzeko espazioak sortuz, ez? Eta horretan ari gara.
I.S.- Ez dugulako aurkezpenean esan zer den kaixomaitia puntu eus.
I.A.- Kaixomaitia.eus da harremanetarako, euskaldunen harremanetarako webgune bat.
I.S.- Zelan ulertu behar da hori? Euskaldunen harremanetarako webgunea?
I.A.- Bueno, ba harremanetarako da…
I.S.- Esaten zutelako “ligatzeko webgune bat” Ondo? Ondo nabil?
I.A.- Ba bai, ondo, ondo. Bai, esan daiteke. Ligatzeko edo elkar ezagutzeko, baina bai da helburu, bueno, afektibo, bueno, harremanetarako, bai, ligatzeko, bai, ondo. Nik uste dut horrekin ondo gabiltzala. Gero, ligatzen den edo ez, jada… Guk bitartekoak jartzen ditugu edo saiatzen gara eta hortik aurrera, bakoitzak ahal duena.
I.S.- Ez dakit ezaugarri bereziak ditugun, Euskal Herrian, besteak beste, ez dut esango denak ezagutzen garena, baina inoizkotan ikusi gara. Han edo hemen. Beste leku batzuetan, hiri handietan, atzerrian egonez gero bakarrik, eta… ez dakit, askoz errazago jotzen delako, agian, honelako tresnetara ligatzeko, baina ez dakit txipa daukagun Euskal Herrian ez dugula behar hau…momentuz.
I.A.- Nik uste dut txipa, beharraren txipa badagoela, eta horren adierazgarri bada erdal… halako erdal webguneetan euskaldun asko dagoela izena emanda, baina zuk esan duzun faktore hori oso garrantzitsua da. Hau da, denak elkar ezagutzen dugu, herri txiki bat da, lotsaren kontzeptu hori, nik uste dut oso barneratua daukagula Euskal Herrian… Eta… eta Euskal Herria ez da bakarrik Euskal Herria txikia, baizik eta euskara, euskal komunitatea ere bada, bada txikia, ez’, nolabait. Eta hor biltzen dira faktore asko, zenbaitetan nabari azaltzen direnak. Eta…
I.S.- Edo agian ez gara hain lotsatiak eta animatuko ginateke. Eta ez dakit nik estereotipoetan sakontzen nabilen, beti gabiltzalako geure buruari esaten “Ez, euskaldunok ez dugu ligatzen” Zuk eta nik bai, diot.
I.A.- Bueno, bueno, bai. Bueno, bai da egia, hori bai da egia azkenean, ez? Noski ligatzen dela eta noski harremanak daudela eta noski, bueno, bikoteak, ezkontzak eta dena delakoak daude, ez? Baina bai da egia ere nahiko modu diskretu edo intimo edo, bueno, saiatzen gara… badaukagu kuadrillaren kontzeptu hori ere… horrek ere, zenbaitetan, ez ditu gauzak errazten… eta bueno, pixka bat horren harira, webgune…bueno, kaixomaitian, adibidez, identifikatu, oso identifikatuta geneukan arazo bat eta saiatu gara eta bueno, uste dut bidea ongi jorratzen ari garela da argazkia jartzeko garaian dagoen, bueno, zailtasun hori, ez? Nola jendeari kostatzen zaion argazkia jartzea, bereziki, esan behar da ere emakumeei kostatzen zaiela gehiago argazkia jartzea… eta horren atzean badago…ez? badaude estereotipoak, badaude aurrejuzguak, badaude hainbat gauza, ez? eta kaixomaitiak gogoeta hau gogoeta bezala, hori mahai gainean jarri nahi du eta aztertu nahi du, nolabait ere. O sea, ez da bakarrik ligatzeko tresna bat izango, ezta harremanetarako webgunea, baizik eta hausnarketarako tresna izan nahi du ere, hori, harremanak eta sexuari buruz eta dauzkagun aurreiritziak eta… pixka bat guzti hori era natural batean mahai gainean jartzeko eta hausnarketarako bidea erraztea, ez?
I.S.- Eta hausnarketarako bidetako bat, zalantza barik, bueno, abian jarri duzuen galdetegi hori edo asmoa, inkesta hori egiten. Honelako kontuak era anonimo batean erantzuten ditugulako guztiok, agian, holan, era publiko batean eta izenarekin eta argazkiarekin ez, eta hori da egin nahi izan duzuena. Galdetegi bat proposatu zuen web-orriaren bitartez, bertan jendeak, bueno, ba, erantzun ditu erantzunak… oker ez banago, mila erantzunetik gora dagoeneko, eta hori, muga apirilean edo jartzen zenuten…
I.A.- Bai.
I.S.- Aztiker-ekin zabiltzatelako lanean eta bueno ba, inkesta baten emaitzak fidagarriak izateko, bada, mila erantzun edo eskatzen delako. Iritsi zarete…
I.A.- Iritsi gara.
I.S.- Ez dakit nik hasierako ondorioak, zeozer ahal bada, esan. Nolakoak gara?
I.A.- Bueno, lehenik eta behin, esan inkestaren, bueno, inkesta jarri genuen abian ostiral honetan, orain dela hiru egun, bai? 12an, eta bai geneukan helburu bezala mila erantzun jasotzea hemendik apirilera bitarte, pixka bat… bai? Bai da egia egin nahi izan dugula, bueno, gauza seriotxo bat, bai?
I.S.- Bai.
I.A.- Inkesta hau eta gogoeta bat dator, bada, pixka bat lehenago esan duzuna, ez? Tabuak edo aurreiritzi horiek, klixe horiek…
I.S.- Nolakoa gara euskaldunak?
I.A.- Bai, euskaldunak ez dugula ligatzen, eta guzti hori, pixka bat hari horri tiraka, konparazioz ezin dugu esan hemen gehiago ligatzen da edo hemen gutxiago ligatzen da ez dakit non baino… Frantzian baino edo Alemanian baino edo Espainian baino, baina badaukagu hari horri tiraka nahi genuen jakin… bueno, zoriontsuak gara maila afektibo-sexual batean? Nola jasotzen ditugun harremanak, nola bizi dugun… egoera ezberdin hauek?

detalle2

Document library

C1
02-17-2016

x61pRelaContWAR

16167404
07:41

x61pViewCountWAR

7040

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR