detalle dokuteka-generico-fitxa

Bikote-harremanei amaiera emateko modu berriak

Baliabide teknologikoak gero eta ugariagoak diren garaiotan modu berriak sortu dira "gurea bukatu da" adierazteko.

Kaixomaitia.eus weguneko arduraduna den Iñigo Arandiak azalduko digu teknologia eta sare sozialen bidez zenbat modu berri dauzkagun gure bikotekideari harremana bukatu dela adierazteko, aurrez aurre inongo azalpenik eman beharrik gabe.

Modu horiek izendatzeko ghosting-a, haunting-a eta tankerako ingelesezko deiturak erabiltzen dira. Zer diren jakin nahi?  Entzun hemen audio osoa.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU.-  E, Lierni, jendeari esan diot, ezta?Beno, maitasun-harreman bat hasten denean dena zoragarria da: enamoratzen gara, eta, uu, paradisuan bezala bizi gara, baina batzuetan maitasun-istorioak bukatu egiten dira.
LIERNI.- Bai. Askotan.
MANU.-  Eta bukatzeko momentu horretan nola adierazi besteari ez duzula berarekin segitu nahi, ezta? Nola adierazi hori? Haririk gabeko komunikazio azkarraren aro honetan, pertsonaren arteko hari afektiboak ere inoiz baino azkarrago eta errazago josi eta hausten ditugu. Jendea ezagutu eta harremanetan jartzeko ez dugu zertan gure txokotik irten ere: sakelakoaren pantailan egindako atzamar-pase bat nahikoa da pertsona bati, Lierni, kaixo edo agur esateko, ezta?
LIERNI.-. Bai. Izan ere, jendea ezagutzeko baliabide teknologiko berriekin batera gero eta gehiago entzuten ditugu jendearekin harremanak hausteko modalitate berriak badaudela, eta guztiak esan behar da, ingelesezko deiturak dituzte: Ghosting, Haunting, Needing … Bai. Guztiak –ing bukaerarekin, eta guztiek dute beste ezaugarri nagusi bat komunean, besteari indiferentzia [axolagabekeria] erakustea. Hau da, azalpenik gabe harremana eta komunikazioa haustea, batez ere sare sozialetan.
MANU.-  Um.
LIERNI.- Hain zuzen ere, Kaixomaitia.eus, euskaldunen arteko harreman afektiboetarako gunearen blogean erlazioak bukatzeko edo gure bikotekide edo lagunak izandakoak gutxiesteko erabiltzen diren modalitate hauei buruzko artikulu bat irakurri dugu berriki.
MANU.- Iñigo Arandiarekin hitz egin nahi dugu. Iñigo Arandia, Kaixomaitia.eus-eko arduraduna da. Iñigo, egun on.
IÑIGO ARANDIA.-  Egun on, Manu eta Lierni.
MANU.- Bai. Beno, zer esan nahi dute Liernik aipatu dizkiguzun kontzeptu horiek?: Ghosting,Haunting, Needing, Stocking? Gauza beraren aldaera diferenteak dira ala badira ñabardurak haien artean?
Iñigo Arandia. Bai. Pixka bat Liernik aipatu duena, ez? Da nolabait,e beno, harreman batean izan den pertsona horri edo beno, nolabait, gutxiesteko erak dira, ze batzuk agresiboagoak [erasokorragoak] eta  beste batzuk sutilagoak [leunagoak].
LIERNI.- Bai. Hau izan daiteke, ez dakit, e, pixka bat adibide bat jartzearren, sare sozialetan ba ez erantzutea mezuei, edo ez, e? Eta gutxika-gutxika ba beno, pertsona horretaz, horren gainean ba ja gutxiago dakigu. Hala ere, beno pertsona batekin komunikazio guztia haustea, abisatu gabe, harremana modu zuzenean eta aurpegira hautsi nahi dugula esan gabe. Horrelako portaera batek noiz pasatzen du muga eta bestearen aurkako jazarpen bihurtu zaizue? Horretaz ere hitz egiten duzue artikulu horretan. Hor, e, muga lausoa da ala argia da?
IÑIGO ARANDIA.- Beno, hor aipatzen dira bi, zuk aipatu dituzunak biak izango lirateke Gosting-a. Alde batetik, besterik gabe, ez, ez kasu egitea. Ez aintzat hartzea beste pertsonaren komunikazio-saiakerak, nolabait esateko, ez?
MANU.- Lierni. Um.Um.
IÑIGO ARANDIA.-  Eta noski, ez hartzea zuk ere iniziatiba hori edo.
MANU.- Um.

IÑIGO ARANDIA.-. Eta Haunting-a izango litzateke, gehiago, beno, modu sutilean [leunean], edo pasibo-agresiboan deitzen zaiona, ba pixkanaka beranduago hitz, erantzuten hastea, edo momentu batean geratu nonbait(en), eta ez azaltzea, eta era berean, ba sare sozialetan, adibidez, edo beste erlazio-mota bat mantentzea, baina sare sozialetan adibidez, pues beraien iruzkinei, edo facebook-en jartzen duzun zera batean, like bat emanez edo horrelako gauzak.

detalle2

Document library

B2
05-22-2017

x61pRelaContWAR

16174002

x61pViewCountWAR

5620

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR