detalle dokuteka-generico-fitxa

Turismoak sortzen dituen kalteak

Turismoak orain arte uste zena baino askoz gehiago kutsatzen omen du. Horixe dio, behinik behin, Sidneyko Unibertsitateak egindako ikerketa batek. Kutsadura handia bada ere, ez da turismoak eragiten duen kalte bakarra.

Euskadi Irratiko Juanjo San Miguelek zenbait datu ematen ditu turismoak egiten dituen kalteen inguruan, eta nola joka genezakeen kalte gutxiago eragiteko.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Turismoak orain arte uste zena baino askoz gehiago kutsatzen du. Horixe dio Sidneyko Unibertsitateak egindako ikerketa batek. Kutsadura handia bada ere, ez da turismoak eragiten duen kalte bakarra, Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Turismoak, gero eta ugariagoak diren pertsonon joan-etorriek, uste baino gehiago kutsatzen dute. Sidneyko Unibertsitateak egindako ikerketa-lanak dio orain arte uste zena baino lau aldiz gehiago kutsatzen duela, berotegi-efektua eragiten duten gasen % ia 10 eragiten baitu turismoak, batez ere hegazkinek eragindako kutsaduraren ondorioz. Bidaia merkeek hegazkinen erabilera izugarri handitu eta zabaldu dute urte gutxitan. Eta horrek jende askori orain arte pentsaezinak ziren aukerak emateaz gain, neurri kezkagarrietara igo du kutsadura.
Baina ez dira hegazkinak kutsatzen duten bakarrak: ostalaritza-zerbitzuek, hotelek, janariak, salerosketek kutsadura eragiten dute eta, esan bezala, uste baino handiagoa. Turismoak, berriz, beste eragin kaltegarri batzuk ere baditu. Esate baterako, leku askotan bertako bizimodua goitik behera aldatu du. Uharte txikitan, biztanle gutxiko komunitateetan, aldaketa begi-bistakoa da.
Beste leku batzuetan, hiri handietan, aldaketa handia da iristen denak ez igarri arren. Hiri asko turismoaren zerbitzura jarri dira bertako biztanleen ohitura eta eguneroko bizimodua baztertuta. Guzti horregatik adituek diote aldatu beharra dagoela. Bidaiak trenean edo autobusean eginez gero, hegazkina erabili beharrean, hobe. Eta joaten garen lekuetan bertako ohiturak errespetatu, zentzuz kontsumitu eta kanpotarrak garela kontutan hartu.

detalle2

Document library

B2
05-21-2018

x61pRelaContWAR

  • San Miguel, Juanjo
16143979
00:01:42

x61pViewCountWAR

4625

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR