Xabier Errok mendia zuen maite

Xabier Erro 2018an hil zen 72 urte zituela. Bide oparoa egin zuen mendiz mendi. Lesakarra jaiotzez, Erro 1980ko maiatzean Everesteko gailurra zapaldu zuen espedizio mitiko hartako kidea izan zen.

Nafarra jaiotzez baina Hondarribian bizi zen. Aconcagua igo zuen lehen nafarra izan zen 1974an. Zortzimilakoak aspaldi utzi zituen, baina mendiari lotuta segitzen zuen, gidari-lana egiten.

(Berria egunkariak eskaini dion artikulua hemen daukazu)


Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Lesakarra jaiotzez, Hondarribian aurkitu zuen pausalekua aspaldion Xabier Errok. Lan-kontuak medio, Mexikon denboraldi luzeak egin zituen eta Andeetan makina bat gailur igotakoa da. Aconcagua igo zuen lehen nafarra izan zen 1974an.
XABIER ERRO. Kontsueloa daukat, enbajauak (enbajadoreak) erreferentziak eskatzen, aber nor nintzen ni, aber ze… Klaro, nik jarri nuen han ikurrina. Eta garai hartan ba galarazita zegoen.
ESATARIA. 1974ko Tximist Everesteko espedizio historikoan parte hartu zuen. Eta baita 1980an Martin Zabaletak munduko sabaia zapaldu zueneko hartan ere. Gailurrerako aukerarik eduki ez izanak betirako arantza utzi zion bihotzean.
XABIER ERRO. Garratza, sentsazio garratz bat gelditu zitzaidan hor, bai.
ESATARIA. Ez zinen Everestera itzuli?
XABIER ERRO. Ez naiz inoiz ere.
ESATARIA. Urte batzuk geroago, Gasherbrum-era igotzea lortu zuen Errok, baina espedizio hartan Javier Garayoa soka-laguna galdu zuen.
XABIER ERRO. Mendiak ematen dizkigu gauza aunitz, baina disgustuak ere bai, ez? 8.000ko bat eta derrepente ba laguna hiltzen zaizula, hor, ondoan, ez?
ESATARIA. Mendian aurkitzen zuen bizipoza Xabier Errok. 72 urterekin zendu da, buruko tumore bat kentzeko ebakuntza egin eta hura gainditu ezinda.

B1
03-28-2018
16142585
00:01:26
3656