Everest: Herri oso bat gailurrean
XX. mendean, 6 urteko tartearekin, bi euskal espedizio saiatu ziren Everest tontorrera heltzen, lehena Franco bizi zela eta bigarrena Franco hil eta urte gutxira. Bi espedizio horien kronika da komiki hau. Sherpa-kopuru handiagoa zen mendizaleena baino.
Egileak: Ramon Olasagasti /César Llaguno
Argitaletxea: Sua Edizioak / Bilbao Mendi Film Festival
Argitalpen-urtea: 2018
Komikiak bi espedizio horiek gogoratzeko balio du, baina gizakiaren izaeraz ere esaten digu zerbait:
etsipen uneak, beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura artekoa. 1967ko Andeetako balentria, 1974ko huts egindako espedizioa, espedizio hartan egin ziren saiakerak, igoeran eta jaitsieran jasandako arriskuak eta une latzak... kontatzen ditu Ramon Olasagastik César Llagunoren irudien bidez.
Komikiaren amaieran, espedizioei buruzko datu kronologikoak eta bi taldeetako partaideen izen-abizenak datoz, sherpenak barne
Bilbao Mendi Film festibalaren barne, komikiarekin erakusketa arrakastatsua osatu zen. Hemen komikiari buruzko informazio osagarria ikusgai.
Hona pasarte bat:
1974ko Tximist espedizioak, ordea, oztopo politiko ugari gainditu beharko ditu. Francoren erregimena indarrean da. 1967an atxilotuta egon ziren taldekideetako batzuk, Andeetako gailurretan ikurrina zabaltzeagatik.
(7. or.)