Aitzole Araneta: "Lau urterekin azaldu nuen lehen aldiz neska nintzela"
Xabier Madariagak aurkezten duen Ur handitan telebista-saioko bideo-pasarte honetan, Aitzole Aranetak bere haurtzaroan izan zituen zailtasunak kontatuko ditu.
Sexologoa da Aitzole eta bere ustez, transexualitatea askoz hobeto ulertu eta jorratzen dute adituek gaur egun.
Xabier Madariaga.- Norberaren transexualitateaz haurtzaroan jakitun izan eta hortik aurrera traumarik gabe bizitzea lortu duten transexualak askoz gutxiago izan dira orain arte, gure gizarteak errudun sentiarazi dituenak baino. Aitzole Araneta sexologoa dago, gure ustez, borroka horietatik onik atera diren gutxiren artean.
Aitzole Araneta.- Oso ondo gogoratzen dut lau urterekin, bueno, bada, lehenengo aldiz azaldu nuela, hori, neska nintzela eta bueno, bada, han geratu zen mundua, ez? o sea (hau da), aingeru bat pasa izan balitz bezala, ez? o sea (hau da), badirudi esan nuen hark… ez zela inon erori edo ez zuela inork entzun, ez? Zazpi urterekin ere gogoratzen dut beste momentu bat esan nuela eta berdina gertatu zela eta bueno. Eta gero, hamaika urterekin esan nuen nire… bueno, familia handiko bazkari batean eta hor jaso nuen izeba baten erantzuna izan zen bakoitzak daukanarekin konformatu behar duela.
Eskolan, bueno, bada, oso famatuak diren hitz batzuk, ez? esaten zizkidaten. Pues (bada) hori, “mariquita”, “maricón” eta horrelakoak eta bueno, baita ere, jotzen ninduten, nik ere jotzen nuen, ja, aprobetxatuz, baina… Bai, e, badirudi garai hartan nire irakasleek pentsatzen zutela arazoa indibiduala zela edo nirea zela eta ez besteek nirekiko zeukaten arazo bat.
Psikologora bidali ninduten eta gero, gainera, psikologo hark ez zuen, bada, bueno, gaia ondo eramaten jakin, ez? Adibidez, lehenengo galdera, bada, nik zortzi urte nituela, izan zen aber (ea) niri neskak edo mutilak gustatzen zitzaizkidan, ez? Bada, bueno, nik zortzi urterekin, bada, jakingo… jakin ezazu nik momentu horretan honen inguruan, bada, justu galdera horren inguruan ez nekien ezta zer erantzun, baina garbi neukana zen gaia ez zihoala hortikan (hortik), eta bueno, bai, gainera, psikologo honek egin zituen, bada, hainbat gomendio, bada, nire itxura berez, horrela, oso femeninoa eta espresioak eta horrela oso femeninoak zirenez, bada, bueno, mutiltasun bat edo maskulinotasun bat adierazteko, bada, adibidez, ilea supermotza eraman behar nuela eta horrelako gauzak. Egia esan behar baldin bada, onerako, denbora pasa da eta bueno, nik esango nuke abordaiak (abordatzeak) orain beste era batera eta askoz egokiago egiten direla, ez?
Galdetzen baldin badidazu, bada, oso garrantzitsua zen niretzako, bada, gona bat janzteko aukera izatea edo ile luzea izateko aukera izatea, bueno, bada, esango dizut garai hartan baietz, eta gainera, garrantzi sinboliko bat zeukan, hau da, nik ikusten nituen gainontzeko neskek zituzten aukerak nik ez nituela. Orduan, hombre (jakina), nik ere aukera horiek nahi nituen izan eta gainera, ukatu egiten zitzaizkidan, ez? Orduan, hori lortzea, sinbolikoki garrantzitsua da eta lorpen bat, bueno, izan zitekeen bere garaian, ez? Ni oso gaztea nintzenean. Agian garai honetara iritsita, bada, bueno, pixka bat nire pentsamendua ere edo nire pentsamoldea aldatu da eta bueno, gauzak ere erlatibizatzen badakigu. Agian, orain, momentu honetan, ez dakit, supergarrantzitsua izan daitekeen, adibidez, hormonak hartzearen kontu horri lotuta, ez? Bueno, bada, hormonak hor daude, baina bizipena eta identitatea denok daukagun gauza bat da eta ez populazio konkretu honi hertsiki gertatzen zaion gauza bat bakarrik, baizik eta denoi gertatzen zaiguna. Eta besteek gurekiko daukaten erreakzioan, hor dago gakoa. Ez da hormonen edo operazioen kontu bat, ez? baizik eta identitatea libreki espresatu (adierazi) eta besteek errespetatzeko kontu bat. Nire amak bere garaian esaten zuen edo, gero, hitz eginda, esaten du lehenago nintzela printzesatxo bat eta orain bihurtu naizela mari-mutil bat, ez? Orduan, bada bueno, hor ere bai dago, bada, bueno, bizitzaren prozesuan ere bai zure gauza maskulinoak eta femeninoak integratzearen asunto (kontu) bat eta hori, azkenean, bada, bueno, esperientzia eta bizipenaren poderioz lortzen da eta lortu daiteke eta zoriontsu izan zaitezke, beraz,