Yuri Paramos, aske eta harro

EITB 1eko Eztabaida saioan Yuri Paramos transexual oñatiarrarekin egin dute elkarrizketa. Lur ahizparen konpainian, bere transexualitateaz nola jabetu zen kontatuko digu Yurik.

Yurik jende transexualari buruz zeukan ideia oso ezkorra zen. Gaur egun, 19 urteko gaztearen pentsamoldea guztiz aldatu da, duela 3 urte barrenak eskatzen ziona egitea erabaki baitzuen.


Transcription:[+] Transcription:[-]

KLAUDIO LANDA: Gu, Yuri Paramos izeneko pertsonarekin, pertsona trans bat da, neska trans bat da, egon gara, entzun dezagun berak kontatutakoa. 

YURI PARAMOS: Jende transexualari buruz neukan ideia, zen telebistan edo pelikuletan agertzen zena: tipo bat oso altua, pelukarekin, bizarrarekin eta agertzen zena kotxe baten ba hori, ba esaten zerbizio (zerbitzu) sexualak edo, edo eskaintzen, eta klaro, nik horrela pentsatuta pentsatzen nuen, ba, euen (zeuden), konflikto asko nirekin, eta konturatu nintzenean transa nintzela esan nuen, ostras, zelan ahal naiz ni izan hori, ez, ni, ni ezin naiz izan transexuala, inposible (ezinezkoa) eta horregatik euzen (zeuden) hainbeste kontraesan ze klaro, nire ikuspuntua gai honi buruz zen negatiboa. 

AURKEZLEA: Gaur egun Yuri Paramos 19 urteko gaztearen pentsamoldea guztiz bestelakoa da, duela 3 urte barrenak xuxurlatzen ziona harilkatu zuen. 

YURI PARAMOS: Gauza da ez dela sentitzen, ez da sentimendua, ez da emakume sentitzen naizela, sinplemente (sinpleki) momentu batean, ba konturatu egin nintzenostras, emakumea naiz-, eta hori, eta izan zan kriston liberaziñua (liberazioa). 

AURKEZLEA: Lehenik, lagunei azaldu zien eta ondoren senideei. Naizen elkartearekin harremanetan jarri izana lagungarria izan zen. 

YURI PARAMOS: Familiak eta hola kontatu zaben (zuten) euren esperientzia eta amak, jo, eta gero, gelditu zen super lasai, ze ikusi eben (zuten) zeozer normala zela, ez zela, ez euela (zegoela) arazorik eta, eta ez garela bakarrak, ze ba askotan familiak edo gurasoek pentsatzen daue (dute) zergatik ni, edo zergatik pasatzen zait hau niri edo nire alabari. 

AURKEZLEA: Yuri eta Lur ahizparen arteko lotura estua erraz antzematen da. Lur, ahizparen bidelaguna izaten ahalegindu da.  

LUR PARAMOS: Saiatu naiz, ze hasieratan ba neuk ere, be(r)a da konpresiñua (ulerkorra), atzenian (azkenean) e(re) pittin bat, ba reflejau (islatu) moduan egiten da nigan, ze nik bera ondo egotea gura dut eta askotan, ba e ezta ezta, ez dut jakin zelan ulertu bere egoera, eta orduan neuk be (ere) frustrazioa frustrazioa barruan eduki dut eta ez jakin zer egin edo zer ez egin. Bere onduan beti. Bere onduan beti, bere aurrian inoiz eta bere ondoan beti. Eta atzean be saiatuko naiz ez geaketan (gelditzen) eta beti ulerketan (ulertzen),  beti beandako (beretzat) hor egotea gura dut. 

AURKEZLEA: Yurik, orotariko identitateei estalpea ematen dien mundu bat ikusten du ostertzean.  

YURI PARAMOS: Nik uste dut,  ikasi behar duguna da desikasten. Ze gure gizartean erakusten dira, ba txikitatik gizona hau, emakumea hau eta gero oso zaila da, ba horri buelta ematea edo txipa aldatzea. Eta nire ustez falta dena da, hau normalizatzea,  jakitea, ez dela ezer ere ez arraroa, ez ezer, eta instituzioak eta horrela,   gure bizipenak ere jakitea, eta zelan tratatzen ikasi, eta hori, gauzak xamurragoak izatea.  

B2
07-15-2020
22446966
03:08
610