Docutec
Zein da gure kirolik gustukoena?
Ekhi Gomez de Segura Errenteriako kiroldegiko monitorearen ustez, runninga da gehien praktikatzen den kirola.
Uste dut, azken aldian gehien praktikatzen den kirola korrika egitea dela. Behobia da adibiderik garbiena, urtero ateratzen ditu 1.000 dorsal gehiago eta bete egiten dira denak, inskripzio guztiak. Eta seguru hurrengo urtean beste 1.000 aterako dituztela eta bete egingo direla.
Haurretan oraindik(an) uste dut kolektiboki praktikatzen diren kirolak direla gehien praktikatzen direnak, baina gero ia adin batetik aurrera uste dut ba pasatzen zarela indibidualki praktikatzen diren kiroletara. Adibidez korrika, bizikleta edo gimnasiora joatea edo horrelakoak.
Uste dut futbola eta horiek ari direla pixka bat gazte jendearentzat (jendearentzako) gelditzen.
Hemen adibidez, aerobikera oso mutil gutxi etortzen dira. Spinning-era, edo ciclo in door-rera, kirol bera dela, orain dela urte batzuk nahiko antzekoa zen partaidetza, baina, orain, nik dauzkadan klaseetan, neskak gehiago dira spiningen. Gero badaude nahiko bertsuak direnak, igeriketa adibidez, igeriketako taldean, nik esango nuke, %50ekoa ez baldin bada % 50a, % 40a eta % 60a direla neskak eta mutilak. Eta gero, besteetan, oraindik(an) jarraitzen du mutilak gehiago izaten.
Egunero aditzen ditugunetatik, Spining, aerobik eta horiek. Orain ari dira ateratzen Body Pump, Body Combat... horrelako kirol asko. Eta influentzia, nik uste, Estatu Batuetatik datorrela.
Kirola egin eta gero, nabaritzen duzun sentsazio hori dela bilatzen dena berez kirolarekin. Jendea badago, medikuak ere esan diolako, edo argaldu nahi duelako edo, baina nik uste dut dela norberaren sentipena kirola egin eta gero bilatzen dena kirola egiten denean.
Fisikoa, fisikoki aldatu egiten zara, baina burua da aldatzen duzuna, eta ia ikusten duzu bizitza beste ikuspuntu batetik.
