Aldizkari Digitala
Kirolariak gara!
Aisialdian zinemara edo antzerkira joan gaitezke. Kontzertu edo dantzaldi batera. Etxean ere gera gaitezke edo erosketak egitera joan, baina biztanleriaren % 72k kirola egitea aukeratzen du.
Zein kirol praktikatzen den galdetzen badugu, baten batek igeriketa esango du, besteren batek korrika edo oinez ibiltzea. Nor edo nork yoga, pilatesa edo spinninga ere aipatuko du. Eta, futbola, saskibaloia, tenisa eta euskal pilota ere ez dira urrun ibiliko.
Ekhi Gomez De Segurak, azken 9 urteak daramatza kirolaren munduan lanean
Gimnasiora kirola egitera gizon gehiago joaten dira emakumeak baino
Ekhi Gomez de Segurari egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu, hemen duzu bideoa:
Uste dut, azken aldian gehien praktikatzen den kirola korrika egitea dela. Behobia da adibiderik garbiena, urtero ateratzen ditu 1.000 dorsal gehiago eta bete egiten dira denak, inskripzio guztiak. Eta seguru hurrengo urtean beste 1.000 aterako dituztela eta bete egingo direla.
Haurretan oraindik(an) uste dut kolektiboki praktikatzen diren kirolak direla gehien praktikatzen direnak, baina gero ia adin batetik aurrera uste dut ba pasatzen zarela indibidualki praktikatzen diren kiroletara. Adibidez korrika, bizikleta edo gimnasiora joatea edo horrelakoak.
Uste dut futbola eta horiek ari direla pixka bat gazte jendearentzat (jendearentzako) gelditzen.
Hemen adibidez, aerobikera oso mutil gutxi etortzen dira. Spining-era, edo clico in door-rera, kirol bera dela, orain dela urte batzuk nahiko antzekoa zen partaidetza, baina, orain, nik dauzakadan klaseetan, neskak gehiago dira spiningen. Gero badaude nahiko bertsuak direnak, igeriketa adibidez, igeriketako taldean, nik esango nuke, %50ekoa ez baldin bada %50a, %40a eta %60a direla neskak eta mutilak. Eta gero, besteetan, oraindik(an) jarraitzen du mutilak gehiago izaten.
Egunero aditzen ditugunetatik, Spining, aerobik eta horiek. Orain ari dira ateratzen Body Pump, Body Combat... horrelako kirol asko. Eta influentzia, nik uste, Estatu Batuetatik datorrela.
Kirola egin eta gero, nabaritzen duzun sentsazio hori dela bilatzen dena berez kirolarekin. Jendea badago, medikuak ere esan diolako, edo argaldu nahi duelako edo, baina nik uste dut dela norberaren sentipena kirola egin eta gero bilatzen dena kirola egiten denean.
Fisikoa, fisikoki aldatu egiten zara, baina burua da aldatzen duzuna, eta ia ikusten duzu bizitza beste ikuspuntu batetik.
Interesting for you
Document library
-
Zinea Sortzen
