detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Eider Zumalde, Egunean Behin lehiaketako irabazlea

Egunean Behin telefono mugikorrerako tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da. Martxan jarri zutenez geroztik, izugarrizko arrakasta izan du eta irailaren 26an abiatu zen 10. edizioa.

Izenak berak dioen moduan, egunean behin bakarrik joka daiteke eta helburua da 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea.

Laugarren denboraldian jokoak 87.295 partaide izan zituen, eta Eider Zumalde izan zen guztien artetik irabazlea.

 

 

Eider Zumalde (eskuinean), Egunean Behin lehiaketako laugarren denboraldiko finalean. Argazkia: Codesyntax

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zer da Egunean Behin?
Egunean Behin tribial estiloko joko bat da eta astebeteko iraupenarekin sailkapen batean gora eta behera joan zaitezke egunero hamar galdera erantzunez, eta, bueno, zenbat eta galdera gehiago asmatu eta denbora laburragoa erabili horretarako sailkapenean goruntza (gora) egiteko aukera daukazu.
Noiz eta nola hasi zinen jokoan parte hartzen?
Ba noiz ez dut gogoratzen. Gogoratzen dut nire bikotekideak entzun zuela; berak jakin zuen jokoaren berri, eta, ba, etxean komentatu zuen eta guztiok hasi ginen jolasten; eta, agian, ez dakit bi urte edo urte eta erdiko…. Gogoratzen dut lehenengo finalean ere izan ginela, Azpeitian jokatu zen final hartan.
Egunean Behin lehiaketaren bitartez asko ikasten da?
Bueno, ikasi baino interesa pizten dizu jokoak, arra sartzen dizu barrura. Bai, ikasteko ere balio du, baina agian gehiago interesa pizten dizkizuten (dizuten) galderak egiten dizkizute eta gero zuk zure kabuz begiratzen duzu eta informatzen zara hainbat gauzen inguruan.
Laugarren denboraldiko jokalari onena izan zara, 87.000 jokalarien artean lehena. Espero zenuen?
Nik jokatzen dut eta ja ez diot jaramonik egiten hurrengo egunera arte. Eta horrelako egun batean nire bikotekideak esan zidan: badakizu lehenengo zoazela sailkapenean? Eta orduan begiratu nuen eta kontziente izen nintzen, orduan izan nuen egoeraren berri. Ordurarte, gainera nik oso gutxitan irabazi dut asteko sailkapenean lehenengo postua; oso sari gutxi irabazi izan ditut, oso gutxitan iritsi naiz lehenengo postura astebeteko sailkapen horretan. Orduan, ba ez diot jaramonik egin denboraldiko sailkapenari ez? Eta halako batean bikotea etorri zitzaidanean hori komentatzen, ostras! harriduraz hartu nuen, sorpresa.
Zein motako galdera gustatzen zaizkizu gehien? Eta gutxien?
Ba asko gustatzen zaizkit galderak, adibidez, abestien edo zenbait letraren, letratan hutsuneak agertzen direnean, edo abestien letraren bat norena den edo ez den asmatzea. Horiek asko gustatzen zaizkit. Gutxien-gutxien matematikako ariketak; super zailak (oso zailak) iruditzen zaizkit eta horiek a boleo egiten ditut (edozein erantzun hautatzen dut). Badaude gero kuboen piramideak eta agertzen direnak eta galdetzen dizute zenbat kubo daude bigarren geruzan edota guztira zenbat ikusten dira. Horietan denbora galtzen dut, baina bueno, baina matematikako ariketetan ez dut denborarik galtzen; aldamenekoak erantzuna esaten badit ederto eta bestela ausaz sakatzen dut bat eta hori bada ederto eta bestela ba...
Zein da Egunean Behin lehiaketa irabazteko estrategia?
Ba gure estrategia da… Guk etxean jokatzen dugu, jokatzen dugu afal osteetan, familiako lau kideok, eta jokatzen dugu guztiok batera. Eta hori da gure sekretua, laurok elkarrekin jokatzearena. Eta bueno, ba ni agian trebea naiz galdera mota batzuetan, baina nire bikotea, adibidez, matematiketan bera da ni baino askoz ere trebeagoa. Mendien altuerak asmatzen oso ona da, horiek guztiak dakizki. Edo seme-alabek, agian argazkiak agertzen zaizkigu, jende famatuaren argazkiak, eta noizbaitekoak (aspaldikoak) badira nik ezagutzen ditut, baina nahiko modernoak badira ez ditut ezagutzen eta haiek ezagutzen dituzte. Orduan, guk lauron artean jokatzen dugu.

 

 

detalle2

Document library

B1
11-06-2020

x61pRelaContWAR

23090285
00:04:05

x61pViewCountWAR

4193

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR