News
Jakina! Euskal tribiala online
Sei jokalari ibili daitezke aldi berean, zortzi gairi buruzko 4.800 galderei erantzuten.
Proiektua Azkue Fundazioak garatu du, Saure argitaletxearekin batera, eta helburua da erreminta didaktiko, dibertigarri eta erakargarri bat eskaintzea, internauten arteko hartu-emanak euskaraz izatea ahalbidetzeko.
Jokoak hiru zailtasun maila ditu: erraza, ertaina edo zaila eta jokalariak aukeratuko du zein mailatan aritu nahi izango duen.
Gainera, zortzi gairi buruzko galderak ditu Jakina! jokoak: Euskara eta literatura; Aisia eta kirola; Zientzia eta teknologia; Geografia eta historia; Kultura eta artea; Zinema eta ikuskizunak; Gizartea eta ohiturak; eta Musika eta dantza. Hiru zailtasun-maila ditu, eta jokalariak aukeratzen ditu jolasteko maila eta gaia.
Parte hartzeko, beharrezkoa da atarian izena ematea, erabiltzaile-kontua sortuz.
Hona hemen jkokoaren helbidea: http://www.jakina.eu
Informazio gehiago: www.azkuefundazioa.org
